162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

1/2022 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2022ko ekainaren 22an egin ohiko batzar orokorrean, lehen aldaketa onetsi zuen, hasiera batez, entitatearen 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean. 2022ko 133. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 5ean, argitaratu ondoan eta hamabost egun baliodunean jendaurrean eduki ondoan Mankomunitateko Idazkaritzan, inork ez du haren kontrako erreklamaziorik aurkeztu.

Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu da, eta bidezkoa da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea laburturik (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez aldatua).

Lizarran, 2022ko abuztuaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

MANKOMUNITATEA

2022ko AURREKONTUA

(eurotan)

MENDABIA. SANEAMENDUKO KOLEKTOREA (CARALOGROÑO KALEXKA)

13.000,00

10.400.00

2.600.00

MENDABIA. SAREAK BERRITZEA CARALOGROÑO KALEAN

150.000,00

45.000.00

105.000.00

EGUZKI-PLAKAK EGOITZAREN ERAIKINEAN

55.000,00

48.000.00

7.000.00

IBILGAILU ELEKTRIKOAK (2)

60.000,00

11.500.00

48.500.00

GUZTIRA

278.000,00

114.900.00

163.100.00

Iragarkiaren kodea: L2210553