162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Hiri-antolamenduko plan orokorrean, AG 1 Las Labradas eremuan. Behin betiko onespena

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren uztailaren 5eko 104E/2022 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Tuterako Hiri-antolamenduko plan orokorreko aldaketa puntualaren espedientea, AG1 Las Labradas eremuari buruzkoa, Agropecuaria Navarra Soc. Coop-ek sustatua.

Hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tuteran, 2022ko uztailaren 22an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2210322