162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzaren 2022ko uztailaren 26ko Ebazpenaren bidez, bigarren alkateorde Ana Irigoyen Ancili eskuordetzen zaizkio alkatetzaren eginkizunak 2022ko uztailaren 28tik abuztuaren 13ra (biak barne).

Argitara ematen da eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan xedatuarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Tebas-Muru Artederretan, 2022ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2210491