162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

5/2022 dekretua, uztailaren 28koa.

Lehen alkateorde Uxua Olcoz Velazen esku uztea alkatetza honen eginkizunak, 2022ko abuztuaren 21etik irailaren 11ra bitarte.

Jarraikiz Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduari (onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Foru Dekretuaren bidez) eta Tafallako Udalaren Funtzionamendurako Erregelamendu Organikoaren II. kapituluari, Tafallako Udaleko alkate honek,

EBAZTEN DU:

Lehenbizikoa.–Udal honetako lehen alkateorde Uxua Olcoz Velazen esku uztea Alkatetza honen eginkizunak abuztuaren 21etik irailaren 11ra bitarte, biak barne, alkatea kanpoan izanen baita, oporretan.

Bigarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2022ko uztailaren 28an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2210729