162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Olaztiko Udaleko alkateak, 2022ko uztailaren 29an, honako ebazpen hau eman zuen:

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik.

Alkatea herritik kanpo egonen dela-eta 2022ko abuztuaren 1etik 21ra bitartean.

Ikusirik ezartzen dena Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta horrekin bat datozenetan.

EBAZTEN DUT:

1.–Alkatetzari dagozkion eskumen eta eginkizunak eskuordetzea udal honetako lehen alkateorde Unai Ruiz Larrazari, 2022ko abuztuaren 1etik 5era eta 8an, denak barne, eta 16tik 21era, biak barne.

2.–Alkatetzari dagozkion eskumen eta eginkizunak eskuordetzea udal honetako bigarren alkateorde Maider Alba Lópezi, 2022ko abuztuaren 9tik 15era, biak barne.

3.–Eskuordetzea lehen eta bigarren alkateordeei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4.–Eskuordetze honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

5.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan argitaratzea.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkezten ahal dira:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluaren arabera (Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legea).

3.–Orobat, eta aukeran, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Olaztin, 2022ko uztailaren 29an.–Alkate udalburua, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2210745