162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Aldaketa, Etxeko animaliak edukitzea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2022ko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Etxeko animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantzan.

Ordenantzaren aldaketa onetsia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendigorrian, 2022ko abuztuaren 8an.–Lehen alkateordea, jarduneko alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L2210876