162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Aldaketa, Itxesia udal igerilekuen funtzionamendua arautzen duen erregelamenduan. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2022ko abuztuaren 2an egin osoko bilkuran, “Itxesia udal igerilekuen funtzionamendua arautzen duen erregelamenduaren aldaketa” hasiera batez onetsi zuen.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten. Hori dena, uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioaren 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu alegaziorik aurkeztu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta ordenantzaren testu osoa argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irurtzunen, 2022ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2210726