162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Aldaketa 2022ko plantilla organikoan

Iguzkitzako Udalak, 2022ko uztailaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Hasiera batez onestea 2022ko plantilla organikoaren aldaketa, administrari laguntzailearen ordainsarian lanaldiaren luzapeneko osagarria sartzeko, ohiko lanalditik kanpoko dedikazio berezia ordaintzeko.

2. Ikusgai jartzea Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta taulan argitaratu ondotik, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Iguzkitzan, 2022ko uztailaren 27an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2210508