162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Udal ordenantza, Erroibarren kultur eta kirol jarduerak egiteko dirulaguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2021eko apirilaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Erroibarren kultur eta kirol jarduerak egiteko dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Epe horretan edozein pertsonak aztertu ahal izango du udal bulegoetan, egoki iritzitako alegazioak egin daitezen.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erroibarren, 2022ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2210882