162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2022ko uztailaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urteko plantilla organikoaren aldaketa.

Plantillaren aldaketa onetsia Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasiera batez onetsitako dokumenturako sarbidea:

http://www.caparroso.es/actualidad/tablon-2/

Caparroson, 2022ko uztailaren 29an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2210501