162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Bat etorriz otsailaren 4ko 4/2019 Legearen bosgarren xedapen iragankorrarekin (Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformari buruzko Legea), zeina aldatu baitzuen maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legeak.

Buñuelgo Udalak, 2022ko abuztuaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoaren aldaketa, kontu-hartzailearen lanpostua A mailan kokatzeari buruzkoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Jendaurreko epean erreklamaziorik egiten ez bada, aldatutako plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Buñuelen, 2022ko abuztuaren 3an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2210751