162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2022ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

2022ko abuztuaren 1ean Osoko Bilkurak egindako bileran hasiera batez onetsi zuen Udaleko langileen 2022ko plantilla organikoaren aldaketa (eskola publikoko atezain eta zerbitzu anitzak lanpostuaren euskara maila).

Bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko epealdian erreklamaziorik ez balego, behin betiko onetsitzat hartuko da espedientea.

Beran, 2022ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2210568