162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko ekainaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren 2022ko plantilla organikoan, bat etorriz ezarrita dagoenarekin abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan (legegintzako foru dekretu horren bide onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespena jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaratuta 2022ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 4an.

Jendaurreko aldia iragan da inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe; hala bada, bat etorriz aplikatzekoa den araudian xedatutakoarekin, argitara ematen da Barañaingo Udalaren 2022ko plantilla organikoaren aldaketa.

Barañaingo Udalaren 2022ko plantilla organikoaren aldaketa. Udaltzaingoko agenteen osagarriak.

–Udaltzain-agentea:

  • Berariazko osagarria: % 45.
  • Txandakako laneko osagarria: % 6.
  • Lanpostuko osagarria: % 20,51.

–Udaltzain-agente lehena:

  • Berariazko osagarria: % 45.
  • Txandakako laneko osagarria: % 6.
  • Lanpostuko osagarria: % 33,31.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen, behin betiko onetsitako plantillaren aurka, honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluarekin.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2022ko abuztuaren 4an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2210739