2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
Ordenantza fiskala, etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena
Azagrako Udalak, 2022ko uztailaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala, baita hura jendaurrean edukitzea ere, hogeita hamar egunean, iragarkia aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuta, bitarte horretan interesdunek espedientea azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
https://azagra.sedelectronica.es/transparency/17e06ccd-29ec-4bc9-96f1-b2a5718c3a74/
Azagran, 2022ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.
Iragarkiaren kodea: L2210611