162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Aiegiko Udaleko alkate udalburuak, 2022ko abuztuaren 1ean, honako ebazpen hau eman du:

Kontuan harturik oporrak direla-eta herritik kanpo egonen naizela abuztuaren 6tik 12ra, biak barne.

Kontuan harturik esleiturik ditudan eskumenak Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.3) artikuluaren bidez, eskumenak eskuordetzan emateari buruzko abenduko 57/2005 Legeak emandako idazketan.

Kontuan harturik bidezko dela Udalbatzako zinegotzi baten esku uztea legez dagozkidan eskumen eta eginkizunak, jarraikiz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluari,

EBAZTEN DUT:

1. Bigarren alkateorde José Luis Etayo Ortigosaren esku uztea alkate naizen aldetik legez dagozkidan eskumen eta eskudantziak, 2022ko abuztuaren 6tik 12ra, biak barne.

2. Osoko Bilkurari honen berri ematea hurrengo bilkuran, eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aiegin, 2022ko abuztuaren 1ean.–Alkate udalburua, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2210542