162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Aldaketa, 2022rako tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Honen bidez, aditzera ematen da Aresoko Udalak, 2022ko abuztuaren 1ean egindako osoko bilkuran eta aho batez, honako erabaki hau hartu zuela:

“Lehenengoa.–Eluseder poligonoko lurraren erabileraren gaineko tasaren zergaldia hilabeterokoa ezartzea eta hiruhilabetero kobratzea; urte naturalaren hiruhilekoen bukaerarekin kointzidituz. Horrela idatziko da Aresoko Udalaren 2022ko tasa eta prezio publikoetan:

Atala: 2.9. Eluseder poligonoko lurraren erabileraren gaineko tasa. Tasa hilabetero sortuko da, eta hiruhilekoka kobratuko da, urteko hiruhileko naturalen bukaeran:

–600 m² baino gutxiagoko lurzorua erabiltzen duten enpresek: 0,20 euro/m².

–600 m² edo gehiagoko lurzorua erabiltzen duten enpresek: 0,18 euro/m².

Bigarrena.–Obrak egiteko aginduak, eraispenak, konponketak, geldiarazteak, legeztatzeko errekerimendua eta hirigintzako lizentzia edo ondorengo kontrola behar duten gainerako egintzen bigarren errekerimenduak eta hurrengo guztien gaineko tasa bat SORTZEA:

“2.3.c) Obrak egiteko aginduak, eraispenak, konponketak, geldiarazteak, legeztatzeko errekerimendua eta hirigintzako lizentzia edo ondorengo kontrola behar duten gainerako egintzen bigarren errekerimenduak eta hurrengo guztien gaineko tasa:

  • 20 euro igorritako lehenengo dokumentuarengatik.
  • 40 euro igorriko den bigarren dokumentuengatik.
  • 80 euro igorriko den hirugarren eta ondorengo dokumentu bakoitzarengatik”.

Hirugarrena.–Akordio hau NAOn eta udal iragarki oholean publikatu, hogeita hamar egun baliodunez jendaurrean jarri eta alegazioak aurkeztu daitezen. Alegaziorik aurkeztu ezean, moldaketak behin betikoak bihurtuko dira.

Laugarrena.–Akordio hau udal kontu-hartzailetzari helaraztea, bere ondorioak sor ditzan”.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean hogeita hamar egun baliodunez paratzeko izapidea; hartan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezakete, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzakete, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Areson, 2022ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2210673