162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AINTZIOAKO KONTZEJUA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aintzioako Kontzejuak, 2022ko uztailaren 31ko osoko bilkuran, 2022. urteko aurrekontua onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aintzioan, 2022ko abuztuaren 2an.–Kontzejuburua, Denis Goiena Raton.

Iragarkiaren kodea: L2210629