162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Biltegi mekanikoa

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Sustatzailea: Saul Zardoya Laguardia.

Jarduera: biltegia legeztatzea eta handitzea, biltegi mekanikoaren jarduerarako.

Toki: Cuevas de San Miguelerako igoera, 2 (2. poligonoa, 842. lurzatia), Ablitas.

Ablitasen, 2022ko abuztuaren 2an.–Hirigintzako, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zinegotzi ordezkaria, María Sheila Enériz Tato.

Iragarkiaren kodea: L2210692