162. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1931/2022 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Mikel Mendizábal Díez jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, Pediatriako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 21eko 88E/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Pediatriako barrutiko fakultatibo espezialisten bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2021eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 16koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 17ko 847E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 2koa), epaimahaiaren osaera aldatu eta osatu zen.

Martxoaren 23ko 637E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 81. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 13koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Uztailaren 29ko 1562E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 1ekoa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2022ko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 20koan, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 23ko 1334/2022 Ebazpenaren bidez, proposamen horretan sartutako bi izangaiak izendatu ziren.

Ondoren, txanda irekiko izangai bati, alegia, Lorena Miñones Suarez andreari, borondatezko eszedentzia eman zaio, lanpostuaz jabetu zenetik aurrerako ondorioekin, une horretan Administrazio Publiko honetan zerbitzuak ematen ari zelako. Beraz, hautapen prozesua txanda horretatik gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin bete behar da baja hori, betiere eskatutako baldintzak betez gero, eta, horretan oinarriturik, 2022ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 18koan, Mikel Mendizábal Díez jauna izendatzeko proposamen osagarria argitaratu da.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiak deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Mikel Mendizábal Díez jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Pediatriako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta 67652 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, Lizarrako García Orcoyen Ospitaleari atxikita dagoena.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze honek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta García Orcoyen Ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

Iruñean, 2022ko uztailaren 26an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2210489