161. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, zeinaren bidez onesten baitira Ribaforada II (La Dehesa) lurzatiak biltzeko eremuaren oinarriak.

Ribaforada II (La Dehesa) aldeko lurzati biltzean interesa duten guztiei jakinarazten zaie ezen Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, abuztuaren 2ko 572/2022 Ebazpenaren bidez, alde horretako lurzatiak biltzeko oinarriak onetsi dituela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati biltze hori onura publikokoa dela deklaratu zen ekainaren 15eko 64/2022 Foru Dekretuaren bidez.

Oinarri horiek jendaurrean egonen dira Ribaforadako udaletxeko lokaletan, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesdunek oinarri horietako agiriak azter ditzakete. Memoriaz gain, honako eranskin hauek dira: jabeen zerrenda; kargen titularren eta beste egoera juridiko batzuen zerrenda; aholku batzordea. Lurren sailkapena eta konpentsazio-koefizienteak; lurzati tipoen zerrenda; periferian sartutako lurzatien zerrenda; bazterketen proposamena; ustiapenerako oinarrizko azalerak; herri-lurren mugaketa, landaketa-eskubideak, ur-emakidak, eskortak; lurraldeko natura balioak eta aztarnategi arkeologikoak; jabetzaren banakako txartelak; lur sailkapenen 1:5.000 planoa, zonaren ortofotoa daukan 1:5.000 planoa eta eremu ureztagarriaren, ingurumen balioen eta baio arkeologikoen 1:6.000 planoa.

Oinarrien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete lurzati biltzean interesa dutenek, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Karlos III.aren etorbidea, 1), edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea 9, 31005 Iruña), edo 30/1992 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan (lege horrek hizpide ditu Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea).

Iruñean, 2022ko abuztuaren 4an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F2210812