161. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

IRAGARKIA, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarena, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 7ko 62E/2022 Ebazpena deseztatzeari buruzkoa. Ebazpen horren bidez eguneratu egin zen Mendigorriko udal mugartean dagoen hondakin organikoen biometanizazio zentro baten ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Bioenergia Mendi SL da.

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 7an emandako 62E/2022 Ebazpenaren bidez, eguneratu egin zen Mendigorriko udal mugartean dagoen hondakin organikoen biometanizazio zentro baten ingurumen baimen integratua, eta, horren ondorioz, instalazioak eta jarduerak ebazpen horren eranskinetan ezarritako baldintzak bete beharko ditu. Instalazioaren titularra Bioenergia Mendi SL da.

Ebazpen hori 2022ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 31koan, orok jakin dezan.

Ebazpen horren aurka, Mendigorriko Udalak administrazioarekiko auzibidera jo aurreko errekerimendua jarri zuen, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuak 2022ko uztailaren 27an hartutako Erabakiaren bidez, baietsi egin da Mendigorriko Udalak jarri duen administrazioarekiko auzibidera jo aurreko errekerimendua, eta deuseztatu egin da Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 7ko 62E/2022 Ebazpena.

Iruñean, 2022ko uztailaren 28an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2210543