161. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2023ko tarifa

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan (Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onetsi zuen errege dekretu horrek) eta Konfederazio hidrografikoen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 1. Ustiapen Zerbitzuak Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2023ko tarifaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 1. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2022ko apirilaren 6ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Konfederazio Hidrografiko honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2022ko apirilaren 13an, Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2023ko tarifaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 309. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2022ko ekainaren 1ean, 4an eta 10ean Errioxako, Zaragozako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratu zen iragarki bat, Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2023ko tarifa jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunean jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:

Hektareak, ureztalurretan: 27,19807708 euro hektareako.

Hektareak, neguko ureztalurretan (% 30): 8,15942312 euro hektareako.

Metro kubikoak, ureztalurretan: 0,00614794 euro metro kubiko bakoitzeko.

Metro kubikoak, horniduran eta industrian erabiltzeko: 0,05267518 euro metro kubiko bakoitzeko.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan xedatutakoa, eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, lehendakaritza honek erabaki du Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2023ko tarifa onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2022ko uztailaren 15ean.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E2210312