161. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

El Val urtegiaren 2023ko erregulazio kanona

Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) eta konfederazio hidrografikoen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 1. Ustiapen Zerbitzuak El Val urtegiaren 2023ko erregulazio kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 4. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2022ko apirilaren 6ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Konfederazio Hidrografiko honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2022ko apirilaren 13an, El Val urtegiaren 2023ko erregulazio kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2022ko ekainaren 4an, 8an eta 10ean, Zaragozako, Soriako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan, hurrenez hurren, iragarki bat argitaratu zen; haren bidez, jendaurrean jarri zen El Val urtegiaren 2023ko erregulazio kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunean:

Hektareak, urtegia eraiki aurreko ureztalurrak: 17,85998589 euro hektareako.

Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko ureztalurretan: 0,00200810 euro metro kubiko bakoitzeko.

Hektareak, Irués erretenaren ureztalurretan: 0,26432779 euro hektareako.

Metro kubikoak, Irués erretenaren ureztalurretan: 0,00002972 euro metro kubiko bakoitzeko.

Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko hornidurak: 0,01525447 euro metro kubiko bakoitzeko.

Metro kubikoak, kontsumitu gabe industrian erabiltzeko: 0,00762724 euro metro kubiko bakoitzeko.

Hektareak, urtegia eraiki ondoko ureztalurretan: 122,03576722 euro hektareako.

Metro kubikoak, urtegia eraiki ondoko hornidurak: 0,07627235 euro metro kubiko bakoitzeko.

Metro kubikoak, kontsumituz industrian erabiltzeko: 0,07627235 euro metro kubiko bakoitzeko.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan xedatutakoa, eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, lehendakaritza honek erabaki du El Val urtegiaren 2023ko erregulazio kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2022ko uztailaren 15ean.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E2210311