161. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Esako urtegiaren 2023ko erregulazio kanona

Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan eta Konfederazio hidrografikoen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 3. Ustiapen Zerbitzuak Esako urtegiaren 2023ko erregulazio kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 15. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2022ko martxoaren 23ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Konfederazio Hidrografiko honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2022ko apirilaren 4an, Esako urtegiaren 2023ko erregulazio kanonaren proposamena onetsi zuen, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2022ko ekainaren 4an eta 10ean Zaragozako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratu zen iragarki bat, Esako urtegiaren 2023ko erregulazio kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunean jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:

A) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Bardeako Ubidetik hartzeko kontzesioa dutenek, 3,4869547132 euro ordainduko dituzte hektareako.

B) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Esako presa egin aurrekoa, 0,4067492863 euro ordainduko dute hektareako.

C) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Esako presa egin ondokoa, 2,3246364754 euro ordainduko dituzte hektareako.

D) Ebroko Ardatza Esako urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 6.010,23 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio kanona kalkulatzeko orduan.

E) Erabiltzaile hidroelektrikoek, Bardeako Ubideko zentralen aprobetxamendua dutenek, 0,0008717387 euro ordainduko dute kWh-ko.

F) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago eta presaren erregulazioa egin aurrekoa, 0,0005691955 euro ordainduko dute kWh-ko.

G) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Irati ibaiarekiko elkargunea baino beherago eta presaren erregulazioa egin aurrekoa, 0,0003221873 euro ordainduko dute kWh-ko.

H) Horniduretarako eta kontsumituz industrian erabiltzeko, ur-kontzesioa Bardeako Ubidean dutenek 0,0021793467 euro ordainduko dute metro kubikoko.

I) Horniduretarako eta kontsumituz industrian erabiltzeko, ur-kontzesioa Aragoi ibaian dutenek 0,0014528978 euro ordainduko dute metro kubikoko.

J) Kontsumitu gabe erabiltzeko, ur-kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago, 0,0002179347 euro ordainduko dute metro kubikoko.

K) Kontsumitu gabe erabiltzeko, ur-kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Irati ibaiarekiko elkargunea baino beherago, 0,0001452898 euro ordainduko dute metro kubikoko.

L) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 229.080,13 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan xedatutakoa, eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, lehendakaritza honek erabaki du Esako urtegiaren 2023ko erregulazio kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2022ko uztailaren 15ean.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E2210310