2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
UE-R 4.3 unitatearen birpartzelazio eta urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena
Milagroko Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2022-0327 eta 2022-0328 ebazpenen bidez (biak 2022ko uztailaren 20koak), behin betiko onetsi zituen UE-R 4.3 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua eta urbanizazio proiektua, bat etorriz espedientean jasotako edukiarekin. Sustatzailea Promociones Navaragón SL da.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Milagron, 2022ko uztailaren 26an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.
Iragarkiaren kodea: L2210487