161. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Deialdia, familia-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Bukatu dira hautaprobak, Etxeko Laguntza Zerbitzuan (ELZ) aritzeko familia-langilearen lanpostu bat (D maila) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari dagozkionak. Lanpostu horrek 5 zenbakia du plantilla organikoan, eta Erronkariko Ibaxaren Batzordeko Gizarte Zerbitzuen Alorrari atxikita dago.

Deialdia 2022ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, apirilaren 28an, eta, haren 7. oinarrian ezarritakoa betez, kalifikazio epaimahaiak Burutzari igorri dio Cristina Elizondo Sanjuan izendatzeko proposamena, bera baita puntuaziorik altuena lortu duen izangaia.

Interesdunak 30 egun naturaleko epea du, proposamen hau argitaratzen denetik, lanpostua aukeratu eta jabetza hartzeko.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak emandako eskudantziekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Cristina Elizondo Sanjuan izendatzeko proposamena, eta 30 egun naturaleko epea ematea, proposamen hau argitaratzen denetik, lanpostuaren jabetza har dezan.

2. Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Batzordearen eta Erronkaribarko Udalen iragarki-tauletan eta Batzordearen web-orrian.

Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut erabaki horren aurka honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Erronkarin, 2022ko abuztuaren 4an.–Batzordeko burua, Eneko Egiguren Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2210747