160. ALDIZKARIA - 2022koabuztuaren11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

47E/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, dirulaguntza honen deialdia onesten duena: “Nafarroako zinema-aretoen titularrentzako dirulaguntza, 2022 eta 2023 ekitaldietako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kargura”.

Bat etorriz Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren apirilaren 1eko 98/2022 Ebazpenaren bidez onartutako kudeaketa planarekin eta Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuak emandako aldeko txostenarekin, Kultur Ekintza Zerbitzuak eskatzen du deialdi honen oinarri arautzaileak onestea: “Nafarroako zinema-aretoen titularrentzako dirulaguntza, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kargura”.

Filmak erakusteko aretoetarako laguntza-lerro honen deialdia egiten da, ikus-entzunezko sektoreko enpresa- eta sormen-sarearen lehiakortasuna, lehia eta erresilientzia hobetzeko. Oinarrien inguruko foru agindu honen babesean finantzatzen diren laguntzak Espainiako Gobernuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari dagozkio, eta hemen kokatzen dira: 25. osagaia, “Espainia, Europako Ikus-entzunezko Hub-Spain Audiovisual Hub”; 1. inbertsio-neurria, “Ikus-entzunezko sektorea sustatzeko, modernizatzeko eta digitalizatzeko programa – Ikus-entzunezko sektoreko ETEentzako laguntza”; eta 1. proiektua, “Ikus-entzunezko sektorea sustatzeko, modernizatzeko eta digitalizatzeko programa” (C25.I1.P01).

Zineari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen hitzaurrean jasotakoaren arabera, zinemagintzako eta ikus-entzunezko jarduera gure kulturaren eta gure ekonomiaren sektore estrategiko bat da. Artearen eta sorkuntzaren adierazpena den aldetik, herrialde baten kultur izaeraren oinarrizko elementua da. Aurrerapen teknologikoari, garapen ekonomikoari eta enplegua sortzeari egiten dion ekarpena, kultura-aniztasuna eusteko egiten duen ekarpenarekin batera, elementu nahikoak dira Estatuak hura sustatzeko beharrezkoak diren neurriak ezar ditzan, eta ondare zinematografikoa kontserbatzeko eta gure mugen barruan eta kanpoan hedatzeko sistema egokienak zehatz ditzan. Hori guzia ahantzi gabe egungo gizartearen esparru guztietan ageri dela ikus-entzunezko kultura, eta, zehazkiago, zinea, horren parte garrantzitsua baita.

Era berean, adierazten du, bere dimentsio kulturalaz gain, zinema- eta ikus-entzunezko jarduerak eta ekoizpen, banaketa eta erakusketako agenteen ekintza osoak izaera industriala dutela, eta, horretarako, beharrezkoa dela babes- eta sustapen-politikak ezartzea, enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Europako Parlamentuko Kultura Batzordeak 2021eko otsailean egindako azterlanaren arabera (Cultural and creative sectors in post-COVID-19 Europe), COVID-19aren krisia erronka izan da ikus-entzunezko ustiapenaren negozio-ereduentzat. Batetik, ikus-entzunezkoen kontsumoa nabarmen handitu da plataforma digitalen bidez, eta, bestetik, nahitaezko itxieren inpaktuak, edukieran ezarritako mugek eta zinema-aretoetan estreinaldi handiak atzeratzeak enpresa horien egoera ahuldu dute. Erakusketaren azpisektorea, sarrerak saltzearen eta publiko baten parte-hartzearen mende dagoena, kaltetuenetako bat da, baina baita banaketa-enpresak eta obra zinematografikoen ekoizleak ere, txartel-leihatilen diru-sarrerak funtsezkoak baitira ekoizpenean egindako inbertsioa amortizatzeko.

Gaur egungo testuinguruan, zinema-aretoek beren gaitasunak eta praktikak berritu behar dituzte, batez ere jendea aretoetara itzultzera animatzeko hainbat hilabetez itxierak, edukiera mugak eta estreinaldi gutxi izan ondoren. Halaber, ikus-entzunezko kontsumoaren esperientziaren ikuspegi berriak txertatu behar dituzte, kulturaren, publikoaren, gizartearen, garapen jasangarriaren, lurraldeen arteko desoreken, teknologiaren eta industriaren inguruko errealitate berriei aurre egiteko.

Era berean, unea da kultura-sektoreek 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak (GJH) beren jardun-eremuetan txerta ditzaten. Izan ere, aukera ematen dute audientziekin harreman berri bat ezartzeko, ekimen inklusibo eta eraldatzaileen bidez publiko potentzial berriak identifikatzeko, berrikuntzaren bidez zerbitzu berriak sortzeko eta GJHen aplikazioarekin lerrokatzen diren proiektuei lotutako lankidetza-, kooperazio- eta finantzaketa-bide berriak aurkitzeko.

Dirulaguntzak emateko deialdia tramitatzeko, aplikatuko da 4/2021 Foru Lege-dekretuan xedatutakoa, horren bidez premiazko neurriak onesten baitira Suspertzerako Europako Bitartekoaren funtsen bidez finantzatzen ahal diren jarduketak kudeatzeko eta gauzatzeko.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako zinema-aretoen titularrentzako dirulaguntzen deialdia onartzea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kargura, 2022ko eta 2023ko ekitaldietarako.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak, onestea.

3. Deialdi honen konpromisoak betetzeko, aurrekontu-kreditu hauek baimentzen dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2500-7709-335200: E-21/000455-01]: SEM Zinema-aretoentzako laguntzak

2022

97.650,00

A20002-A2500-7709-335200 [PEP: E-21/000455-01 ]: SEM Zinema-aretoentzako laguntzak

2023

183.973,36

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko uztailaren 1ean.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

ERANSKINA

Nafarroako zinema-aretoen titularrentzako dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak, 2022ko eta 2023ko ekitaldietarako, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan

1.–Dirulaguntzen xedea eta aplikazio eremua.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean ezarritako zinema-aretoen titularrei norgehiagoka-araubidearen bidez dirulaguntzak ematea arautzea, 2021eko urtarrilaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitartean berrikuntza-proiektuetan eta funtzionamendu digitalizatu eta jasangarriko proiektuetan egindako inbertsioak ordaintzeko, bai eta publikoak sortzeko eta fidelizatzeko eta ikus-entzunezkoen kontsumo-ohitura berrietara egokitzeko ere.

1.2. Laguntzak mugatuko dira Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko Enpresa Zinematografikoen Erregistro Administratiboan deialdi hau argitaratu aurretik inskribatuta dauden Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako zinema-aretoetara.

1.3. Oinarrien inguruko foru agindu honen babesean finantzatzen diren laguntzak Espainiako Gobernuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari dagozkio, eta hemen kokatzen dira: 25. osagaia, “Espainia, Europako Ikus-entzunezko Hub-Spain Audiovisual Hub”; 1. inbertsio-neurria, “Ikus-entzunezko sektorea sustatzeko, modernizatzeko eta digitalizatzeko programa – Ikus-entzunezko sektoreko ETEentzako laguntza”; eta 1. proiektua, “Ikus-entzunezko sektorea sustatzeko, modernizatzeko eta digitalizatzeko programa” (C25.I1.P01).

1.4. Deialdi honetan jasotako laguntzak koherenteak dira inbertsioaren helburuekin, ikus-entzunezkoen sektorea modernizatzen eta digitalizatzen lagundu nahi baitu. Gainera, Nafarroako Foru Komunitatearentzat ezarritako helburua lortzen laguntzen dute, hau da, 2023ko laugarren hiruhilekoan gutxienez 7 zinema-areto onuradun lortzea, eta horietako batek gutxienez ETEa izan beharko du.

1.5. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak barne merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 53. artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Erregelamendu horren bidez, laguntza kategoria batzuk barne merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, EBFTren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

1.6. Araudi hau aplikatuko da:

–Kontseiluaren 2020/2094 (EB) Erregelamendua, 2020ko abenduaren 14koa, Europar Batasunaren Suspertzerako Tresna bat ezartzen duena COVID-19aren krisiaren ondorengo suspertzea laguntzeko (aurrerantzean, Kontseiluaren 2020/2094 (EB) Erregelamendua, abenduaren 14koa).

–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua, 2021eko otsailaren 12koa, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duena, bai eta gaiari buruzko Europar Batasuneko gainerako arauak eta horiek garatzeko edo transposiziorako estatu mailako arauak ere.

–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

–4/2021 Foru Lege-dekretua, apirilaren 14koa, zeinaren bidez premiazko neurriak onesten baitira Suspertzerako Europako Bitartekoetatik heltzen diren funtsen bidez finantzatzen ahal diren jarduketak kudeatzeko eta betetzeko.

1.7. Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa betetzea (DNSH printzipioa - Do No Significant Harm).

Egiten diren jarduketek “ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa” errespetatuko dute (Do No Significant Harm-DNSH printzipioa), honako hauetan xedatutakoa betez: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen baita, eta hura garatzeko araudia; bereziki, 2020/852 (EB) Erregelamendua, Inbertsio jasangarriak errazteko esparru bat ezartzeari buruzkoa, eta Europako Batzordearen Gida Teknikoa (2021/C 58/01) printzipio horren aplikazioari buruzkoa, bai eta Espainiako suspertze eta erresilientzia planaren ebaluazioa onesteari buruzko Kontseiluaren Betearazpen Erabakian eta haren eranskinean eskatutakoa ere.

1.8. Inbertsio horiek ingurumen arloko irizpide hauek bete behar dituzte:

–Eraikinen modernizazioari dagokionez, kontuan hartuko dira eraikinen efizientzia energetikoari buruzko 2018/844 (EB) Zuzentarauan jasotako jarraibideak, ia energia-kontsumorik ez duten eraikinak izan daitezen, energia primario berriztaezinaren kontsumoa nabarmen murrizteko aukera emanez.

–Modernizazio neurriak lagungarriak izanen dira eraikinak klima-aldaketara egokitzeko, eta, horretarako, ahal diren irtenbideak hartuko dira, betiere lehendik dauden eraikinek ematen dituzten aukeren barruan, eta eraikin babestuak izanez gero horiek babestuko dira, landare-estalkiak, toldoak, itzaleztatze-eremuak, etab. erabiliz. Ur-aparatuak instalatzen direnean, horiek Europar Batasunean dagoen produktu-etiketa bat izanen dute.

Obraren inpaktua saihesteko, uraren kalitatea zaintzearekin eta estres hidrikoa prebenitzearekin lotutako ingurumen degradazioaren arriskuak identifikatu eta aztertuko dira, uraren erabilera eta babesa kudeatzeko plan baten arabera.

–Neurriak Europako honako helburu honi lagunduko dio: azpiegitura proiektuetan sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinen % 70 gutxienez (pisuan) –alde batera utzita EHZ 17 05 04 kodea duten hondakinak– beste material batzuk berrerabiltzeko, birziklatzeko eta birbalorizatzeko prestatzea, betelanak barne, hondakinak beste material batzuk ordezkatzeko erabil daitezen.

–Modernizazioaz arduratzen diren eragileek hondakinen hierarkia printzipioari jarraituko diote, eta lehentasuna emanen diete prebentzioari, berrerabiltzeko prestaketari, birziklapenari, balorizazio energetikoari eta, azkenik, ezabatzeari, baldin eta ingurumenaren ikuspuntutik posible bada.

–EBko hondakinak kudeatzeko protokoloan proposatutako neurriak gauzatuko dira, modernizazioan hondakinen sorrera mugatzeko. Eraikinen diseinuek eta eraikuntza-teknikek zirkulartasunaren alde eginen dute, eta, zehazki, ISO 20887 arauari edo eraikinak desmuntatzeko edo egokitzeko gaitasuna ebaluatzeko beste arau batzuei erreferentzia eginez, erakutsiko dute nola diseinatuta dauden baliabideen erabilerari dagokionez eraginkorragoak izateko, moldagarriagoak, malguagoak eta desmuntagarriak, gerora berrerabili eta birziklatu ahal izateko.

–Modernizazioan erabilitako eraikuntzako osagaiek eta materialek ez dute amiantorik izanen, ez eta honako zerrenda hau kontuan harturik identifikatutako substantzia oso kezkagarririk ere: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1907/2006 (EE) Erregelamenduaren XIV. eranskinean agertzen den baimenaren mendeko substantzien zerrenda. Modernizazioan erabiltzen diren eta erabiltzaileekin kontaktuan jar daitezkeen eraikuntzako osagai eta materialen formaldehido isuria 0,06 mg-koa baino txikiagoa izanen da materialaren edo osagaiaren m³ bakoitzeko, eta 1A eta 1B kategorietako konposatu organiko lurrunkor kantzerigenoen isuria, berriz, 0,001 mg-koa baino txikiagoa izanen da material edo osagaiaren m³ bakoitzeko, aldez aurretik proba egin ondoren bat etorriz CEN/TS 16516 eta ISO 16000-3rekin edo proba estandarizatuen beste baldintza batzuekin eta antzeko determinazio-metodoekin.

–Azpiegitura kutsatuta egon daitekeen leku batean dagoenean (brownfield gunea), gune horri kutsatzaile potentzialei buruzko ikerketa bat eginen zaio, ISO 18400 araua erabiliz.

–Gainera, obraren fasean neurriak hartuko dira zarata, hautsa eta emisio kutsatzaileak murrizteko, eta neurri horiekin lotutako jarduerak gauzatuko dira, betiere indarreko araudi aplikagarria betez, lurzoruak eta ura kutsatzeari dagokionez.

–Jarduketak ez dira ekosistemen baldintza onen eta erresilientziaren kalterako izanen, ez eta habitaten eta espezieen kontserbazio egoeraren kalterako ere. Birgaitzeko jarduketak egiten direnean biodibertsitatearekiko sentikorrak diren eremuetan, (barne direla gune babestuen Natura 2000 sarea, UNESCOren Munduko Ondareko lekuak, biodibertsitaterako funtsezkoak diren eremuak eta babestutako beste eremu batzuk) edo hurbileko eremuetan, bete beharko dira Habitatei buruzko Zuzentarauaren 6 (3) eta 12. artikuluak eta Hegaztiei buruzko Zuzentarauaren 5. artikulua. Gainera, nahitaezkoa denean, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa eginen da, IEA Zuzentarauaren arabera.

2.–Entitate onuradunak eta betebeharrak.

2.1. Zinema-areto edo zinemagune baten titular diren pertsona fisiko edo juridikoak onuradun izan daitezke, Zineari buruzko abenduaren 28ko 55/2007 Legearen 4. artikuluak kontzeptu horiei buruz ezartzen duen definizioaren arabera:

–Zinema-aretoa: publikoarentzat irekitako lokala edo esparrua dela; bertan, film jakin batzuk proiektatzen dira, eta ikusleak eskubidea du emanaldi horietara joateko finkatutako prezio edo kontraprestazio bat ordaindu ondoren.

–Zinemagunea: emanaldietarako bi pantaila edo gehiago dituen lokala dela, baldin eta errotulu berean identifikatuta dagoen pertsona fisiko edo juridiko beraren titulartasunpean ustiatzen bada.

2.2. Deialdi hau argitaratu aurretik, eskatzaileek Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko Enpresa Zinematografikoen Erregistro Administratiboan inskribatuta egon beharko dute, eta aretoa edo zinemagunea Nafarroako Foru Komunitatean kokatuta egon beharko da.

2.3. Ezin izanen dira inola ere onuradun izan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa bera, baina bai haren mendeko fundazio edo erakunde publikoak, baldin eta nortasun juridiko propioa badute.

2.4. Diruz lagundu daitekeen jarduera zinema-aretoen titular batek baino gehiagok batera egin behar badute, onuradun izateko zinema-aretoen titularren elkarte bat eratu beharko dute. Elkarteak ordezkari bat izendatuko du bere bidez jarduteko, zinema-aretoen titular guztien izenean eta kontura jarduteko ahalmenarekin, laguntza eskabidea eta egiaztagiriak aurkezteari begira, dirulaguntza ematearen ondoriozko betebeharrak betetzeari begira eta justifikazioa egiteari begira. Elkartea ezin izanen da desegin harik eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan aurreikusitako itzulketarako eta, hala badagokio, arau-hausteetarako preskripzio-epeak igaro arte.

Proiektuan parte hartzen duten zinema-aretoen titular guztiek laguntzaren onuradun izateko beharrezko baldintzak bete beharko dituzte.

Gastuaren exekuzioaren konpromisorik handiena bere gain hartzen duena izendatu beharko da elkartearen ordezkari. Zinema-aretoen titular batek baino gehiagok berdin hartzen badute gauzatzeko konpromiso handiena, haien artean izendatu beharko da.

Laguntza-eskaeran, eskatutako laguntzaren zenbatekoa eta elkarteko kide bakoitzak gastua gauzatzeko hartutako konpromisoak adierazi beharko dira. Kide guztiak ere onuradun izanen dira.

Elkarte hori eratzeko, akordiorako eredu normalizatua erabiliko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean eskura egonen dena (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ayudas-a-titulares-de-salas-de-exhibicion-cinematografica-en-navarra-2022-2023).

2.5. Entitate eskatzaileek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko baldintza orokorrak betetzea.

b) Egunean izatea tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

c) Administrazio ebazpen irmoz edo kondena-epai irmoz zehapena edo zigorra jaso ez izana sexu- edo genero-diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik.

2.6. Dirulaguntza hauetatik propio baztertzen dira honako hauek:

2022ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan helburu berarekin partida izenduna duten entitateak.

2.7. Ez dute laguntzarik izanen ekintza hauetarako:

a) “X” aretoen titularrak.

b) Zinema-aretoen titularrak, zerga-egoitza uztailaren 5eko 1080/1991 Errege Dekretuan paradisu fiskaltzat hartutako herrialde eta lurraldeetan dutenak. Dekretu horren bidez, Presako Zerga Neurriei buruzko maiatzaren 27ko 17/1991 Legearen 2. artikuluko 3. paragrafoko 4. zenbakian eta 1991rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 31/1990 Legearen 62. artikuluan aipatzen diren herrialdeak edo lurraldeak zehaztu ziren.

c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako debekuren bat dutenak.

3.–Aurrekontu-egozpena, zenbatekoa eta dirulaguntzen muga.

3.1. Laguntza horiek 281.623,36 euroko gehieneko zenbatekoarekin finantzatuko dira, 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako A20002 A2500 7709 335200 partidaren (SEM Zinema-aretoentzako laguntzak) eta 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan sortzen den antzeko partidaren kargura, dirutan eta denboran honela banatuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A25007709335200

[PEP: P-21/000455]: SEM Zinema-aretoentzako laguntzak

2022

97.650,00 euro

A20002-A25007709335200

[PEP: P-21/000455]: SEM Zinema-aretoentzako laguntzak

2023

183.973,36 euro

3.2. Proiektuek lortzen duten puntuazioaren arabera emanen dira dirulaguntzak, 8. oinarrian jasotako balorazio irizpideak aplikatuz.

3.3. Dirulaguntza bakoitzaren gehieneko zenbatekoa zinema-areto edo zinemagune bakoitzak dituen pantailen kopuruaren araberakoa izanen da, honako irizpide hauen arabera:

Pantaila 1

16.000 euro

2 pantaila

22.000 euro

3 pantaila

28.000 euro

4 pantaila

34.000 euro

5 pantaila

40.000 euro

6 pantaila

44.000 euro

7 pantaila

48.000 euro

8 pantaila

52.000 euro

9 pantaila

56.000 euro

10 pantaila

60.000 euro

11 pantaila

64.000 euro

12 pantaila

68.000 euro

Nolanahi ere, emandako zenbatekoak ezin izanen du diruz lagun daitezkeen kostuen % 80 gainditu, Kategorien arabera Salbuesteko Erregelamendu Orokorraren 53.8 artikuluak laguntza mota horretarako xedatzen duen bezala.

3.4. Laguntzen gehieneko zenbatekoa murriztu eginen da laguntzen onuradunak, 8. oinarrian ezarritako balorazio-irizpideak aplikatu ondoren, 7 baino gutxiago badira, eta, beraz, 1.4 oinarrian ezarritako mugarria lortzen ez bada. Kasu horretan, gehieneko zenbatekoa taula honetan adierazitakoa izanen da:

ONURADUN KOPURUA

DIRULAGINTZAREN GEHIENEKO ZENBATEKOA

6. onuradun

265.623,36 euro

5. onuradun

249.623,36 euro

4. onuradun

233.623,36 euro

3. onuradun

204.000,00 euro

2. onuradun

136.000,00 euro

Onuradun bakarra

68.000,00 euro

3.5. Onetsitako aurrekontua honako honen emaitza izanen da: erakundeak aurkeztutako aurrekontua ken BEZari dagozkion zenbatekoak eta, hala denean, deialdi honen 4. oinarrian xedatuaren arabera diruz lagungarritzat jotzen ez diren gastuak.

3.6. Proiektuak eta onartutako aurrekontuak formulatu ondoren, unitate kudeatzaileak dirulaguntza banatuko du ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditu duten proiektuen artean, azken puntuazioaren araberako lehentasun-ordenaren arabera. Proposatutako laguntza guztien baturak deialdiko kreditua gainditzen ez badu, eskatutako zenbatekoa emanen zaio eskatzaile bakoitzari.

3.7. Eman beharreko laguntza guztien baturak deialdiko kreditua gainditzen badu, entitate onuradunen artean hainbanatuko da (lortutako puntuazioaren arabera). Horretarako, ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditu duten erakunde eskatzaile guztiek lortutako puntuak batuko dira. Erabilgarri dagoen kreditua zenbateko horretaz zatituko da, eta, hala, puntuen balioa lortuko da. Eskatzaile bakoitzak jasoko duen zenbatekoa kalkulatzeko, balio hori lortutako puntuez biderkatuko da.

3.8. Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran azaltzen dena baino txikiagoa denean, onuradunari eskatuko zaio eskaeran aurkeztutako aurrekontua berregin dezala, konpromisoak eta baldintzak proposatzen den dirulaguntzara egokitzeko. Nolanahi ere, proiektua berregitean dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere.

Berregindako proiektuak organoa kudeatzailearen adostasuna beharko du, laguntza ematea proposatu aurretik.

3.9. Laguntzak eman ondoren onuradunen batek laguntzari uko egiten badio eta, horregatik, kreditu nahikoa libratzen bada, kreditu hori puntuazio-hurrenkeraren arabera hurrengoa den eskatzaileari pasatu ahal izanen zaio, betiere horrek eskatutako gutxienekoa gainditu badu.

4.–Jarduera eta gastu diruz lagungarriak.

4.1. Diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko da deialdi honetan araututako datetan garatzen dena eta laguntzaren xede den proiektua egiteari zalantzarik gabe erantzuten diona.

4.2. Diruz lagundutako gastuen kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

4.3. Hiru ekintza-ardatz nagusirekin lotutako inbertsioak lagunduko dira diruz:

4.3.1. Zinema-aretoak digitalizatzea eta haien jardueran teknologia berriak aplikatzea.

Jasotako laguntzaren % 25, gutxienez, ardatz honetan erabili beharko da, konektibitatearekin, gaitasun digitalarekin, Interneten erabilerarekin eta teknologia digitala enpresaren jardueran integratzearekin lotuta. Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauei lotuta egon ahalko dira:

a) Eraldaketa digitaleko proiektuen bideragarritasun-azterketak.

b) Komunikazioa eta marketin digitala.

c) Txartelen sistemak eguneratzea.

d) Proiekzio-, audio- eta konektibitate-sistema digitalak modernizatzea, haien artean desgaitasuna duten pertsonentzako emanaldiei lotutakoak.

e) Adimen artifiziala eta big data aplikatzea.

f) Beste zerbitzuen digitalizazioa.

4.3.2. Garapen jasangarriko eta ingurumen-inpaktu positiboko neurriak hartzea.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauei lotuta egon ahalko dira:

a) Iraunkortasunarekin, enpresaren energia-efizientziarekin edo ekonomia zirkularrarekin lotutako hainbat arlotan egin daitezkeen hobekuntzak identifikatzea eta ekintza-planak garatzea ahalbidetuko duten azterlanak.

b) Ekonomia zirkularrean oinarritutako kudeaketa-ereduak gaitzea eta ezartzea.

c) Energia-eraginkortasuna handitzeko inbertsioak; adibidez, proiektagailuak, argiztapen-sistemak edo beste ekipamendu batzuk berritzea.

d) Iturri berriztagarriak erabiltzeko eta autokontsumorako elektrizitatea sortzeko inbertsioak.

e) Hondakinak murrizteko eta birziklatzeko sistemak hobetzeko sistemetarako inbertsioak.

f) Langileei eraginkortasun energetikoaren eta hondakinen kudeaketaren inguruko prestakuntza ematea.

g) Garapen jasangarriko bestelako ekimenak.

4.3.3. Publikoak fidelizatzea eta erakartzea, eta Europako ekoizpenen programazioan eta zirkulazioan berritzea, Espainiako hizkuntza ofizialetan.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauei lotuta egon ahalko dira:

a) Publikoak sustatzeko eta fidelizatzeko praktika eta prozesu berritzaileak, aretoek edo areto-sareek egindakoak. Adibidez, publikoekiko interakzioko proiektu digital kolektiboak, datuen kudeaketa, harpidetza-sistemak, online zerbitzu berriak, eta plataformekiko edo ikus-entzunezko industriako beste eragile batzuekiko lankidetzak.

b) Eskolako, hezkuntzako edo integrazio sozial eta/edo kulturalerako programekin lotutako jarduerak.

c) Marketin kanpainak, zinera joateko oro har, edo biztanle-talde jakin batzuei zuzenduak.

d) Europako eta Iberoamerikako filmak Espainiako hizkuntza ofizial batean sustatzeko kanpainak; emakumeek egindako filmak, eta/edo genero-berdintasuna sustatzeko bereziki gomendagarriak direnak; zuzendari berriek egindakoak; haur eta gazteentzako bereziki gomendatutakoak; edo ikus-entzunezko lan zailtzat jotakoak, 1084/2015 Errege Dekretuaren arabera.

e) Inklusioan eta sarbidean oinarritutako publikoen komunitateak garatzeko proiektuak.

f) Publikoa erakartzeko jarduerak garatzea. Horren barruan, prestakuntzako tailerrak eta mintegiak, softwarearen garapena, eta hezkuntzarako eta ikaskuntzarako programak sar daitezke.

g) Jarduera profesionalak garatzea, aretoen ikus-entzuleak sortzeko, fidelizatzeko edo areagotzeko.

4.4. Inbertsioaren aurrekontua honako hauek osatu ahal izanen dute: 4.3 oinarrian jasotako jarduerak garatzeko beharrezkoak diren obrak gauzatzearen kostuak eta ekipamendu- eta makineria-hornidurak, bai eta horiek gauzatzeko beharrezkoak diren gastuak, lizentzien eta baimenen kostuak eta ordainsari teknikoak ere. Azterlan teknikoak, proiektuak eta obra zuzendaritzak diruz lagundu ahalko dira, eta muga onartutako aurrekontu osoaren % 10 izanen da.

4.5. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

–Gastu orokorrak (alkilerra, telefonoa, informatikako gastu orokorrak etab.).

–Gastu finkoak eta langileei lotutakoak.

–Aldizkako inbertsioak (ohiko kontsumigarriak hobetzea edo ordeztea, iraunkortasunari lotutakoak izan ezik).

–Higiezinen konponketek estaltzen dituzten kapital-kostuak.

–Filmak ematera eta sustatzera bideratuta ez dauden ekitaldiak.

–Dauden finantzaketa-akordioek estalitako jarduerak.

BEZa ez da inola ere gastu diruz lagungarritzat hartuko.

5.–Diruz lagundutako jarduerak burutzeko epea.

Diruz lagundutako jardueren exekuzio aldia 2021eko urtarrilaren 1etik 2023eko urriaren 31 bitartekoa izanen da.

Nolanahi ere, zinema-aretoen titularrek ezarritako neurriak 2023an jarri behar dira abian.

6.–Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

6.1. Pertsona juridikoen kasuan, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (www.nafarroa.eus). Identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.

Kasu horretan, eskabidea aurkezten bada lehen esandako modua ez den beste edozein erabiliz, ez aurkeztutzat joko da, baina horrek ez du eragotziko eskabidea geroago modu telematikoan aurkeztu ahal izatea. Azken kasu horretan, sarrera data baliodun bakarra aurkezpen telematikoarena izanen da.

Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak pertsona juridiko eskatzaileen gaitutako helbide elektronikoaren bidez eginen dira.

GHEa Ogasun Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskuratu daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, helbide elektroniko gaitua lortzen den helbide berean.

6.2. Pertsona fisikoen kasuan, ahal dela, eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira, aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste bideetako edozein erabiliz.

6.3. Eskatzaile bera zinema-areto edo zinemagune bat baino gehiagoren titularra baldin bada, laguntza eskaera bat aurkeztu beharko du areto edo gune bakoitzeko.

6.4. Zinema-aretoen titularren elkarteek baterako eskaera egin ahalko dute Nafarroan dituzten lokal guztietarako. Hala ere, emanaldi-areto eta/edo zinemagune bakoitzari dagozkion datuak eta gastuak banakatu beharko dira, baita horietako bakoitzerako eskatutako laguntza ere, dituzten pantailen kopuruaren arabera.

6.5. Eskabide eredua eta aurkeztu beharreko gainontzeko agiriak deialdi honetako eranskinetako ereduen araberakoak izanen dira, eta Nafarroako Gobernuaren web atariaren tramiteen katalogoan egonen dira eskuragarri (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ayudas-a-titulares-de-salas-de-exhibicion-cinematografica-en-navarra-2022-2023).

6.6. Eskabidearekin batera (I. eranskinean eskuragarri), agiri hauek aurkeztu beharko dira, bereiz eta behar bezala identifikaturik:

Dokumentazio administratiboa:

a) Eskatzailea laguntza eskatzen duen zinema-aretoaren edo zinemagunearen titularra dela eta hura Kultura Ministerioaren Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko (ICAA) Enpresa Zinematografikoen Erregistro Administratiboan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen dokumentua. Hori guztia deialdi hau argitaratu aurretik.

Diruz lagundu daitekeen jarduera egiteko titular bat baino gehiago biltzen badira, horietako bakoitzari eskatuko zaio aurreko egiaztagiria.

b) Eskaera zinema-aretoen titularren elkarte batek aurkezten badu, II. eranskina erabiliko da (zinema-aretoen elkartea). Titular bakoitzari adierazi beharko zaio zenbat zinema-areto dituen titular gisa, bai eta eskatutako laguntzaren zenbatekoa eta elkarteko kide bakoitzak gastua gauzatzeko bere gain hartzen dituen konpromisoak ere. Kide guztiak ere onuradun izanen dira.

c) Profesionala edo enpresa den kontuan hartuta, agiri hauetako bat:

–Pertsona fisikoak, ondasun komunitateak edo nortasun juridikorik gabeko beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate izanez gero: nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia –edo, hala bada, nortasun txartelarena– eta pertsonaren edo pertsonen, parte-hartzaileen edo bazkideen identifikazio fiskaleko zenbakia.

–Merkataritza sozietateen forma juridikorik hartzen ez duten eta nortasun juridikoa duten sozietate zibilak izanez gero: sozietatearen kontratuaren kopia eta identifikazio fiskaleko kodearena.

–Merkataritza sozietateen kasuan: eraketaren edo, hala denean, aldaketaren eskrituraren kopia, estatutuena, Merkataritza Erregistroan egindako inskripzioarena eta identifikazio fiskaleko kodearena.

d) III. eranskina (erantzukizunpeko adierazpenak eskaera-fasean), honako hauek jasotzen dituena:

–Zerga-egoitza paradisu fiskaltzat hartutako herrialde eta lurraldeetan ez izatearen erantzukizunpeko adierazpena.

–Erantzukizunpeko adierazpena, gastuak itzultzeko betebeharrak egunean dituela eta konpromisoa hartzen duela betebehar horiek laguntza emateko prozedurari dagokion denboran betetzeko.

–Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

–Enpresa Zinematografikoen Erregistro Administratiboan dauden datuak ez direla aldatu berariaz adieraztea edo, bestela, alderdi horiei buruzko aldaketak egiaztatzen dituen dokumentazio nahikoa aurkeztea.

e) Eskabidearen formulario elektronikoan Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planari lotuta dagoen edo ez dagoen beste edozein dokumentazio, adierazpen edo onarpen.

Dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa:

f) I. eranskina (informazio ekonomikoa eta teknikoa), Excel formatuan.

Fitxategian sartu beharreko edukiak fitxen arabera:

–Proiektuaren aurrekontua: Soilik sartuko dira 2021eko urtarrilaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitarteko aldiari (biak barne) dagozkion gastuak eta 4.3 oinarrian diruz lagun daitezkeen gastu gisa adierazitako kontzeptuak, 4.4 oinarrian ezarritako mugekin.

Nahitaezkoa da aurkezten den aurrekontuan gastuak eta diru-sarrerak berdinduta izatea.

–Onartutako aurrekontua: Emandako informaziotik abiatuta, Excel dokumentuak kalkulu automatikoa eginen du onartutako aurrekontutzat hartzen ahal den zenbatekoaren. Organo kudeatzaileak hori berretsiko du, azterketa teknikoa egin ondoren.

I.A eranskina (Eskabidea): Eranskin hau, gainera, PDF formatuan sinatua aurkeztu beharko da.

g) IV. eranskina (Beste dirulaguntza batzuen erantzukizunpeko adierazpena). Eskatzaileak egiaztatu behar ditu bai eskatu dituen laguntzak, bai jarduketa bererako eman zaizkionak.

h) Erakundearen proiektuaren memoria, V. eranskinaren arabera (Memoria), deialdiaren 4. oinarrian ezarritako ardatzetan oinarrituta, bakoitzari dagozkion jarduketak eta jarduerak argi adierazita, eta kontuan hartuta lehenengo ardatzak laguntzaren % 25eko nahitaezko inbertsio-kuota baino ez dakarrela.

Memoriak proiektuaren garapenaren behin-behineko kronograma bat izan behar du.

Komeni da memoriak 8. oinarrian adierazitako balorazio-irizpideei erantzutea eta 25 orrialde baino gehiago ez izatea.

Aukeran, “Memoriari erantsitako materiala” izeneko dokumentu bat aurkezten ahalko da. Formatu librean eginen da, eta argazkiak, ilustrazioak eta abar jasoko ditu, bai eta proiektuaren eta eskatzailearen ibilbidearen balorazio artistikoa egiteko garrantzitsutzat jotzen den oro ere.

i) Eskabidea telematika bidez bidaltzen ez bada, aurreko guztiaren kopia digitala aurkeztu beharko da.

6.7. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren beste deialdiren batean parte hartu duten eskatzaileek ez dituzte aurreko oinarriaren c) apartatuan aipatutako agiriak aurkeztu beharko, betiere agiri horietan aldaketarik izan ez bada.

6.8. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

7.–Prozedura izapidetzeko eta ebazteko faseak:

7.1. Aurretiazko ebaluazioa eta zuzenketa.

Ikus-entzunezko Proiektu Estrategikoen eta Digitalen Atalak izapidetuko ditu eskabideak. Aipatutako ataleko teknikariek aldez aurretik ebaluatuko dituzte aurkeztutako eskaerak, 7.2 oinarrian adierazitakoaren arabera.

Dirulaguntzarako eskabideak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1 artikuluan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean okerra zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzala, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskabideari uko egiten diola ulertuko dela, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala. Onartzen diren eskabideak balorazio fasera pasatuko dira.

Prozesuan zehar, noiznahi ere eskatzen ahalko zaie informazio osagarria eskatzaileei.

7.2. Balorazioa.

Ikus-entzunezko Proiektu Estrategikoen eta Digitalen Atala izanen da organo kudeatzailea, eta ofizioz ebaluatuko ditu eskabideak, oinarri arautzaile hauetan ezarritako balorazio irizpideen arabera.

Aipatutako atalak, txosten baten bidez, dirulaguntza emateko ebazpen proposamena eginen dio Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari.

Organo kudeatzaileak, proiektuak hobeki baloratzeko eta ebazpen proposamena eman aurretik, beharrezkotzat jotzen dituen aholkularitza eta txosten teknikoak eskatu ahalko ditu. Entitate eskatzaileekin loturarik ez duten aditu independenteek egin beharko dituzte txosten horiek.

7.3. Interes-gatazkak.

Iruzurra, ustelkeria, eta interes-gatazkak prebenitzeko, detektatzeko eta zuzentzeko mekanismoak indartzeari dagokionez, deialdi hau Kultura eta Kirol Departamentuaren iruzurraren aurkako neurrien planaren mende dago. Plan hori Kultura eta Kirol kontseilariaren maiatzaren 10eko 23/2022 Foru Aginduaren bidez onartu zen (23/2022 Foru Agindua, Kultura eta Kirol Departamentuaren Iruzurraren aurkako neurrien plana onartzen duena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana gauzatzeko).

Administrazioaren zerbitzura dagoen agintariak edo pertsonek abstentziorik egiten ez badute, aurreko apartatuan –abstentzioa– adierazitako egoeraren batean edo batzuetan, errekusatzeko aukera izanen du interesdunak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Alde horretatik, errefusatzea idatziz aurkeztu ahal izanen zaie organo kontratatzaileari, mahaiko buruari eta, kasuaren arabera, Koordinazio eta Jarraipen Unitateari, errefusatzearen arrazoiak adierazita, prozeduraren izapidetzearen edozein unetan. Errekusatuak biharamunean adieraziko dio bere nagusi hurrenari alegatutako arrazoia beragan betetzen den ala ez. Lehenengo kasuan, nagusiak ikusten badu errekusatzeko arrazoia betetzen dela, ordezkoa jartzea erabakiko du berehala. Errekusatuak errekusatze-arrazoia ukatzen badu, nagusiak hiru eguneko epean ebatziko du, bidezko deritzen txostenen eta egiaztapenen ondoren.

Salaketarako kanal propioa. Lizitazio-prozedura honetan interes-gatazkarik dagoela jakiten duten pertsonek edo erakundeek organo kontratatzaileari jakinarazi beharko diote, Iruzurraren Aurkako Koordinaziorako Zerbitzu Nazionalaren bitartez, bitarteko elektronikoen bidez, zerbitzu horrek web-helbide honetan horretarako gaitutako kanalaren bitartez:

https://www.igae.pap.hacienda.gob.es/sitios/igae/es-ES/paginas/denan.aspx

7.4. SEMaren Erregelamenduaren 22.2.d) artikuluan aurreikusitakoa betetze aldera, honako hauen berri ematen zaie eskatzaileei:

Dirulaguntzaren erregistroa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, 130/2019 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

Foru Komunitateko Administrazioak eta SEMaren Erregelamenduaren 22. artikuluan jasotako organo guztiek aukera izatea Benetako Titulartasunen Erregistroan (JUS/319/2018 Aginduaren bidez sortua) jasotako informazioa eskuratzeko, edo benetako titularrei buruzko datu horiek eman ditzaketen Administrazioaren beste datu-base batzuetan sartzeko.

Informazioa trukatzea sistema horien eta Europako Funtsen Sistemaren artean, aplikatu beharreko Europako eta estatuko araudian jasotako aurreikuspenen arabera.

8.–Balorazio irizpideak.

Organo kudeatzaileak eskabideak ebaluatuko ditu, eta bost kategoriatan emanen ditu puntuak, garrantziaren arabera:

Gaitasun eraldatzailea

Gehienez 8 puntu

Eragina sektorearen digitalizazioan eta ingurumen-jasangarritasunean

Gehienez 12 puntu

Inpaktua audientzietan, gizarteratzean eta erronka demografikoan

Gehienez 10 puntu

Eragina eskaintza zinematografikoaren aniztasunean

Gehienez 6 puntu

Aurrekontuaren zenbatespena eta proiektuaren bideragarritasuna

Gehienez 4 puntu

Guztira 40 puntu lortu ahal dira. Laguntzen helburu nagusiak betetzen direla bermatzeko, gutxienez 15 puntu eskatuko dira proiektuak onuradun izateko.

8.1. Gaitasun eraldatzailea. Eskatzaile bakoitzak frogatu behar du bere proiektuak praktika edo prozesu berri bat adierazten duela, edo horietako bat hobetzen duela. Gehieneko puntuazioa emanaldi zinematografikorako ikuspegi nabarmen berria aurkezten duten proiektuei emanen zaie, arazo partekatu eta identifikatu bati dagokionez, eta berritzeko eta etorkizunari aurre egiteko plan bat duten proiektuei. 8 puntu gehienez, irizpide hauei jarraikiz:

GAITASUN ERALDATZAILEA

PUNTUAZIOA

a) Proiektuak zinema-aretoan dauden praktika, sistema edo prozesuetan edo zinema-aretoen sareko kideentzat aldaketa esanguratsua ekartzen badu.

8 puntu

b) Proiektuak zinema-aretoan dauden praktika, sistema edo prozesuetan edo zinema-aretoen sareko kideentzat hobekuntza eta eboluzio esanguratsua ekartzen badu.

5-7 puntu.

c) Proiektuak zinema-aretoan dauden praktika, sistema edo prozesuetan edo zinema-aretoen sareko kideentzat eguneraketa ekartzen badu.

1-4 puntu.

d) Proiektuak eguneraketarik, hobekuntzarik, edo aldaketa nabarmenik ekartzen ez badu.

0 puntu

8.2. Eragina sektorearen digitalizazioan eta garapen jasangarrian. Eskatzaile bakoitzak frogatu behar du bere planak zinema-aretoen edo zinema-aretoen sare bateko kideen digitalizazioko eta/edo jasangarritasuneko helburuei erantzuten diela. Gehieneko puntuazioa asmo handieneko proiektuei emanen zaie, baldin eta proiektu horien ezarpenak erakusketaren sektore osoari mesede eginen dioten ondorioak ateratzea ahalbidetzen badu. a) eta b) ataletako irizpideetan 1 eta 3 puntu artean emanen dira, eta c) -h) ataletan puntu bakarra irizpide bakoitzeko. Gehienez 12 puntu lortu ahalko dira:

ERAGINA SEKTOREAREN DIGITALIZAZIOAN ETA GARAPEN JASANGARRIAN

PUNTUAZIOA

a) Proiektuak zinema-aretoaren edo zinema-aretoen sare bateko kide askoren funtzionamendua aldatzeko asmo nahikoa baldin badu, digitalizazioari dagokionez

1-3 puntu.

b) Proiektuak zinema-aretoaren edo zinema-aretoen sare bateko kide askoren funtzionamendua aldatzeko asmo nahikoa baldin badu, garapen jasangarriari dagokionez

1-3 puntu

c) Proiektuak negozio-eredu berriak edo ikuspegi eraginkorragoak eskaintzen baditu digitalizazioaren bidez, dauden merkataritza-arazoei aurre egiteko

Puntu 1

d) Proiektuak jasangarritasuneko praktika berritzaileak proposatzen baditu erakusketaren sektorerako

Puntu 1

e) Proiektuak zinemaren balio-kateko beste eragile batzuekiko harremanak sortzeko edo hobetzeko potentziala badu.

Puntu 1

f) Proiektuak sektore zinematografikoaren eta kultura-industriako edo beste sektore ekonomiko batzuetako beste sektore batzuen arteko harremanak sortzeko edo hobetzeko potentziala badu.

Puntu 1

g) Proiektuak komunikazio, ideia-truke, prozesu eta praktika gehiago proposatzen baditu

Puntu 1

h) Proiektua konprometituta dago garapen jasangarriko hiru helburu baino gehiagorekin.

Puntu 1

8.3. Inpaktua audientzietan, inklusioan eta erronka demografikoan Proiektu bakoitzak audientziak erakartzeko duen eragin positiboa frogatu behar du, bai eta publikoaren parte-hartze handiago batetik erator daitezkeen onura sozialak edo komunitarioak ere. Ikus-entzule berrien erakarpenean garapen kuantifikagarria eragiten duten praktikak eta prozesuak proposatzen dituzten proiektuei emanen zaie puntuaziorik handiena, batez ere ordezkaritza txikiko taldeen edo talde behartsuen kasuan, eta zinema-aretoen edo kultura-eskaintzaren presentzia urria duten lekuetan. Puntu 1 emanen da a)-f) ataletako irizpide bakoitzeko, eta 4 puntu g) atalean. Gehienez 10 puntu lortu ahalko dira:

INPAKTUA AUDIENTZIETAN, INKLUSIOAN ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAN

PUNTUAZIOA

a) Proiektuak audientziak eta audientzia-komunitate desberdinak erakartzeko modu berriak eskaintzen baditu

Puntu 1

b) Proiektuak zinema-aretoek publiko gazteenarekin duten konpromisoa handitzen laguntzen badu

Puntu 1

c) Proiektuak zinema-aretoek publiko helduarekin duten konpromisoa handitzen laguntzen badu

Puntu 1

d) Proiektuak handitu egiten badu desgaitasuna duten pertsonek zinemetan duten sarbidea

Puntu 1

e) Proposamenak aukera ematen badu zinemek konpromiso handiagoa har dezaten gizarteko talde behartsuekin

Puntu 1

f) Proiektuak kolektibo hartzaileari onura sozial eta kultural frogagarriak ekartzen badizkio

Puntu 1

g) Proiektua zinema-areto edo kultura-eskaintza gutxiko ingurune batean garatzen bada

4 puntu

8.4. Eragina eskaintza zinematografikoaren aniztasunean Proiektu bakoitzak frogatu behar du bere lanak ekoizpenen ugaritasun baterako sarbidea eta zirkulazioa handitzen lagun dezakeela. Gehieneko puntuazioa emanen zaie aniztasunari dagokionez eragin esanguratsua duten ebidentzia argi eta neurgarriak dituzten proiektuei. Puntu 1 emanen da irizpide bakoitzeko, eta gehienez 6 puntu lortu ahalko dira:

INPAKTUA AUDIENTZIETAN, INKLUSIOAN ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAN

PUNTUAZIOA

a) Proiektuak Europako eta Iberoamerikako filmen irismena eta zirkulazioa handitzen laguntzen badu

Puntu 1

b) Proposamenak barne hartzen badu emakumeek zuzendutako filmen urteko gutxieneko ehuneko bat eskaintzeko konpromisoa

Puntu 1

c) Proposamenak dokumentalen urteko gutxieneko ehuneko bat eskaintzeko konpromisoa jasotzen badu

Puntu 1

d) Proposamenak animaziozko filmen urteko gutxieneko ehuneko bat eskaintzeko konpromisoa jasotzen badu

Puntu 1

e) Proposamenak barne hartzen badu bertsio originalean edo Estatuko hizkuntza ofizialetan gaztelaniaz besteko filmen urteko gutxieneko ehuneko bat eskaintzeko konpromisoa

Puntu 1

f) Proiektuak esperientzia zinematografikoa hobetzen badu

Puntu 1

8.5. Aurrekontuaren zenbatespena eta proiektuaren bideragarritasuna Proiektuek aurrekontuaren barruko helburuak eta ezarritako baliabideak bete ditzaketela erakutsi behar dute. Gehieneko puntuazioa emanen zaie gauzatu daitezkeela frogatzen duten eta kronograma errealista bat duten proiektuei, betiere aurrekontua eta proposatutako baliabideak errespetatuta, eta, gainera, balio erantsia eskaintzen dioten bazkideak baditu. Puntu 1 emanen da irizpide bakoitzeko, eta gehienez 4 lortu ahal dira:

AURREKONTUAREN ZENBATESPENA ETA PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA

PUNTUAZIOA

a) Aurrekontua errealista eta orekatua bada

Puntu 1

b) Proiektuak baliabide errealistak baditu helburuak lortzeko

Puntu 1

c) Proiektuak balio erantsia, ezagutzak eta esperientzia argiak eskaintzen dizkioten bazkideak baditu

Puntu 1

d) Proiektuak kronograma errealista planteatzen badu proiektua gauzatzeko

Puntu 1

9.–Laguntza emateko ebazpena.

9.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bat emanen du laguntzak esleitzeko. Epe hori iraganik berariazko ebazpenik argitaratu gabe, eskabidea ezetsitzat joko da.

9.2. Dirulaguntza hau emateko prozeduraren barruan ematen diren ebazpenen jakinarazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko dira: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ayudas-a-titulares-de-salas-de-exhibicion-cinematografica-en-navarra-2022-2023.

Halaber, eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio, bere gaitutako helbide elektronikoaren bidez.

Deialdiaren ebazpena Kultura eta Kirol Departamentuko iragarki-taulan ere argitaratuko da (Navarrería kalea 39, Iruña).

9.3. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, deialdia kudeatzen duen organora jo dezakete interesdunek, posta elektronikoko helbide honen bidez: cine@navarra.es.

10.–Erakunde onuradunen betebeharrak.

10.1. Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunek gardentasunari buruz duten betebeharraren aitorpena aurkeztu beharko dute, eta, hala badagokio, eskatzen zaien dokumentazioa ere bai, Gardentasunari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. eta 12.4 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, zeinaren bidez arautzen baitira Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen betebeharrak gardentasunari dagokionez.

Aitorpen eredua eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren web-orriaren bitartez kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ayudas-a-titulares-de-salas-de-exhibicion-cinematografica-en-navarra-2022-2023) edo deialdi hau kudeatzen duen Ikus-entzunezko Proiektu Estrategikoen eta Digitalen Atalaren bidez.

Izan litezkeen zehapen ondorioak galarazi gabe, onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako dirulaguntza ordainduko.

10.2. Dirulaguntzaren esleipena jakinarazi eta hilabeteko epean, honako eranskin hauek aurkeztu beharko dira:

–VI. eranskina. Interes-gatazkarik ezaren adierazpena.

–VII. eranskina. Inplikatutako administrazio publikoen arteko datuen komunikazioaren onarpena, aplikatzekoa den Europako araudian aurreikusitakoa betetzeko eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat etorriz.

VIII. eranskina. ETKEEan ezarritako eta kudeaketaren xede den eremuari eragin diezaioketen zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, ekonomia zirkularraren printzipioak errespetatzearekin eta ingurumenean inpaktu negatibo esanguratsuak saihestearekin lotuta.

10.3. Laguntza emateko, Batzordeak, OLAFek, Europako Kontuen Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta agintari nazional eskudunek beren eskumenak baliatzen dituztela bermatzeko beharrezkoak diren eskubideak eta sarbideak emateko idatzizko konpromisoa hartu beharko da (IX. eranskinaren arabera), bat etorriz SEMaren Erregelamenduaren 22. artikuluko 2. zenbakiko e) letran eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 Finantza Erregelamenduaren (EB, Euratom) 129. artikuluan ezarritakoarekin.

10.4. Gainera, onuradunak honako hauek bete beharko ditu:

–Deialdi honen bidez diruz laguntzen den proiekturako baizik ez erabiltzea laguntza, eta, oro har, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarririko betebeharrak betetzea.

–Kultura eta Kirol Departamentuko Ikus-entzunezko Proiektu Estrategikoen eta Digitalen Atalean justifikatzea diruz lagundutako proiektua gauzatu dela eta zer gastu egin diren.

–Aipatutako atalari jakinaraztea beste erakunde publiko edo pribatu batzuek, nazionalek, Europar Batasunekoek edo nazioartekoek, helburu bererako dirulaguntzak edo laguntzak eman dizkietela aldi berean. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen, kasu guztietan.

–Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak eduki beharko dira, behar bezala ikuskatuak, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan, eta eduki beharko dira, baita ere, dirulaguntzen oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistro berariazkoak. Erakunde onuraduna behartuta dago jasotako funtsen aplikazioa justifikatzen duten dokumentuak gordetzera, 241/2021 (EB) Erregelamenduaren 22.2.f) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Finantza Erregelamenduaren 132. artikuluan adierazitako epeetan eta formatuetan.

–Ikus-entzunezko Proiektu Estrategikoen eta Digitalen Atalari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, gertatzen den unean berean, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu. Proiektuaren edozein aldaketak organo kudeatzailearen aldez aurreko adostasuna izan beharko du, eta hori emanen da organo kudeatzailearen iritziz aldaketa horrek onartutako proiektua funtsean aldatzen ez badu edo hirugarrenen eskubideak kaltetzen ez baditu.

–Onartzea Kultura eta Kirol Departamentuko Ikus-entzunezko Proiektu Estrategikoen eta Digitalen Atalak proiektua gauzatu dela egiaztatzeko noiznahi eginen dituen lanak.

–Diruz lagundutako inbertsioak enpresaren jarduera ekonomikoari lotuta eta enpresaren menpe egotea bi urteko epean gutxienez, laguntza ordaintzeko ebazpena ematen den egunetik hasita.

10.5. Deialdi honen xede diren diruz lagundutako jarduketek agintaritza eskudunek Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren finantzaketari buruz ezartzen dituzten informazio- eta publizitate-betebeharrak bete beharko dituzte. Bereziki, inbertsioak garatzen dituzten jarduerei buruzko informazio- eta komunikazio-neurrietan (informazioa emateko kartelak, plakak, argitalpen inprimatuak eta elektronikoak, ikus-entzunezko materiala, webguneak, prentsako iragarkiak, ziurtagiriak, etab.), honako elementu hauek erakutsi beharko dira, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientziarako Planaren logotipo ofizialarekin batera:

SEEParen logotipo ofiziala erreproduzitzeko jarraibideak webgune honetan kontsulta daitezke:

https://planderecuperacion.gob.es/identidad-visual

10.6. Entitate onuradunak egiten dituen jarduerei buruzko informazioa emanen dio Ikus-entzunezko Proiektu Estrategikoen eta Digitalen Atalari, behar besteko aurrerapenarekin, aldian-aldian Nafarroako Gobernuaren webgunean eta beste bitarteko batzuetan zabaldu ahal izateko.

10.7. Emandako laguntzek Suspertze, Eraldatze eta Erresilientziarako Planerako ezarritako jarraipen prozedurak bete beharko dituzte, bai eta barne araudiak eta Europar Batasunak EBko Berreskuratze eta Egoitza Mekanismorako ezartzen dituen eta nahitaez aplikatu beharko diren betebehar espezifikoak ere, hain zuzen ere informazioari eta publizitateari, kontrolari, egiaztapenari, jarraipenari eta gainerako betebeharrei buruzkoak.

Jarraipen hori errazteko, erakunde onuradunak, emakida jakinarazten denetik, honako mugarri hauek bete beharko ditu:

a) Ezarriko diren neurrien proiektu xehatua, espero diren emaitzak, aurreikusitako datak eta kostua aurkeztea, laguntza jaso eta sei hilabetera.

b) Egindako jarduerei buruzko txosten bat aurkeztea, 2023ko bigarren hiruhilekoan.

c) Egindako gastuak justifikatzeko epea 2023ko urriaren 31n bukatuko da.

d) Lortutako emaitzei buruzko txosten bat aurkeztea, 2024ko lehen seihilekoan.

10.8. Erakundeak proiektua egin izanaren amaierako memoria aurkeztu beharko du. Memoria horretan, gutxienez, proiektuarekin batera aurkeztutako memoria teknikoan jasotako alderdiak zenbateraino bete diren adierazi beharko da (argazkiak, jardueraren publizitatea, etab.).

11.–Justifikatzeko epea eta modua.

11.1. Laguntzak bi zatitan ordaindu ahal izanen dira: lehenengo ordainketa, 2022an, emandako dirulaguntzaren % 34,67ra artekoa; eta bigarrena, 2023an, emandako dirulaguntzaren gainerakoari dagokiona, oinarri hauetan ezarritako baldintzen arabera.

Horretarako, entitateak berariazko eskabide bat egin beharko du ordaintzeko modu bakoitzerako, eta modu telematikoan aurkeztu beharko du (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, eskatutako dokumentazioarekin batera.

11.2. Ordainketak 2022an:

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

11.2.1. Konturako ordainketa.

Oro har, konturako ordainketa bat eginen da, emandako dirulaguntzaren % 34,67koa gehienez, entitate onuradunak aipatutako portzentajearen pareko edo hortik gorako gastuak egin dituela justifikatu ondoren. Ikus-entzunezko Proiektu Estrategikoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik. Horretarako, 2022ko urriaren 31 baino lehen, egun hori barne, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Eskabidea eta eskatutako zenbatekoa.

b) Gastuak justifikatzeko fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten beste agiri batzuen zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailearen/jaulkitzailearen izena, IFK, kontzeptua, fakturaren zenbakia, data eta zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta guztirakoa). Zerrenda Excel formatuan igorriko da, X. eranskineko eranskina erabilita (Konturako ordainketaren eskabidea).

c) Egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balio bera edo eraginkortasun administratiboa duten bestelako agiriak, dirulaguntzaren helburua bete dela frogatzen dutenak, aurreko zerrendaren arabera ordenatuta, PDF formatuan.

Faktura eta frogagiri horiek deialdiaren 1. oinarrian ezarritako epeetan emanak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana eta/edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

100 eurotik gorako gastu guztien ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita (bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak –hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak–, edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri).

d) Egindako jarduerak azaltzen dituen memoria laburra.

11.2.2. Aurrerakina.

Jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira laguntzak, emandako dirulaguntzaren % 34,67 aurreratuz, gehienez ere. Dirulaguntzaren helburuak betetzeko aldez aurretik behar diren funtsen adinakoa izanen da aurrerakinaren zenbatekoa, eta 2022ko kredituen kargura ordainduko da. Aurrerakin hori ordaindu ahal izateko, 2022ko urriaren 31rako, egun hori barne, aurrerakina eskatzeko XI. eranskina (Aurrerakina eskatzea) aurkeztu beharko da, behar bezala beteta (bertan adieraziko dira diruzaintzaren egoera edo bere banku-kontuetako saldoak, dirulaguntzaren xedearekin lotuta ordaintzeko eta kobratzeko dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda, eta proiektuari lotuta ez dauden gastuen eta diru-sarreren konpromisoak), zehaztuz dirulaguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela.

11.2.3. Aurrerakinaren edo konturako ordainketaren eskabideari dagozkion 2022. urteko ordainketen batura emandako dirulaguntzaren % 34,67 baino txikiagoa bada, diferentzia ekonomikoa bigarren ordainketari metatu ahal izanen zaio.

11.3. Ordainketak 2023an:

–Ordainketa:

2023ko ordainketa, oro har, onartutako dirulaguntzaren % 100 ordaindu arteko ehunekoaren baliokidea izanen da, eta diruz lagundutako jarduera bukatutakoan ordainduko da, Ikus-entzunezko Proiektu Estrategikoen eta Digitalen Atalak aldeko txostena eman ondoren, baldin eta frogagiri eta dokumentu hauek aurkezten baditu 2023ko urriaren 31rako (egun hori barne):

a) Eskabidea, azken likidazioa eta eskatutako zenbatekoa adierazita.

b) XII. eranskina (Kostuari eta finantzaketari buruzko adierazpena) EXCEL formatuan, gastua justifikatzeko prozesuarekin lotutako informazioa jasotzen duena.

Fitxategian eduki hauek sartu beharko dira, fitxen arabera:

–Fakturen zerrenda: Diruz lagundutako jardueraren ondorioz ordaindutako gastu guztien fakturen/egiaztagirien zerrenda zenbakitua eta xehatua. Bertan honako hauek jasoko dira: fakturaren zenbakia eta data; hornitzailearen/jaulkitzailearen izena; IFK; kontzeptua; guztizko zenbatekoa zerga-oinarriaren, BEZaren eta/edo PFEZaren banakapenarekin (kontuan hartu behar da dirulaguntzatik kanpo geratzen dela zinema-aretoak edo zinemaguneak berreskuratu edo konpentsa dezakeen balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzailea, bai eta antzeko beste zerga batzuk eta errentaren gaineko zerga pertsonalak ere); eta ordainketaren data.

Nafarroan egindako gastutzat jotako zenbatekoaren zatia bereizita jasoko da.

–Finantzaketa-iturriak: Finantzabideak eta emandako laguntzen zerrenda (benetan kobratu diren kontuan hartu gabe).

c) Dirulaguntzaren xedea bete dela frogatzen duten gastu guztien faktura eta frogagiriak. Faktura guztiak, dagozkien ordainagiriekin batera, PDF formatuko artxibo batean sartuko dira, aurreko apartatuko faktura zerrendaren arabera modu korrelatiboan ordenatuta.

Faktura eta frogagiri horiek deialdiaren 1. oinarrian ezarritako epeetan emanak izan beharko dira, eta Fakturazio Betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuari jarraikiz eginak. Kanpo gelditzen dira, berariaz, ordainagiriak, aurrekontuak eta albaranak. Fakturak ez dira onartuko baldin eta fakturatutako ondasuna, lana eta/edo zerbitzua ez bada argi eta bereiz ezartzen kontzeptuan.

100 eurotik gorako gastu guztien ordainketak bankuko ordainagirien bidez frogatuko dira. Zenbateko horretakoak edo txikiagoak diren gastuak, berriz, fakturen bidez edo froga balio bera duten beste agiri batzuen bidez justifikatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita (bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak –hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak–, edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein agiri).

d) Dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak betetzen dituela frogatzeko jarduketa memoria bat, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak azalduko dituena.

e) Sustapenerako eta/edo publizitaterako elementu inprimatuak, eta/edo zabalkundea egiteko erabili diren web-orrietarako estekak.

f) Egindako jarduketaren edo jarduketen ziurtagiri teknikoak.

g) Funtsen azken hartzailearen identifikazioa (onuraduna ez bada): IFZ, izena, helbidea, alta ZAEAko Enpresaburu, Profesional eta Atxikitzaileen Erroldan edo baliokidean (jarduera ekonomikoa egiten badute) eta datu horiek inplikatutako administrazio publikoen artean lagatzea onartzea.

11.4. Hainbat zinema-aretoren eta/edo hainbat zinemaguneren titular diren onuradunek faktura bakarra aurkeztu ahal izanen dute, diruz lagundu daitezkeen gastuetako batena edo batzuena, eta hainbat areto edota konplexuri egotzi ahal izanen diete, gastua lokal bakoitzeko pantaila-kopuruaren proportzioan banatuta.

11.5. Zinema-aretoen titularrak elkartuz gero, onuradun bakoitzak justifikazio-kontu bat aurkeztuko du.

Elkarteak hitzarmen baten bidez garatu badu proiektua, gastuen justifikazioarekin batera honako hauek aurkeztu beharko dira:

a) Alderdiek sinatutako hitzarmena.

b) Proiektuaren exekuzio nagusiaren ardura duen sala titularraren izenean egindako fakturak, proiektuari lotutako gastuen kontzeptua eta zenbatekoa adierazita.

c) Proiektuaren exekuzio nagusiaren ardura duen sala titularraren faktura, onuradunaren izenean egina, hitzarmenean ezarritako kostu-banaketaren arabera.

11.6. Diruz lagundutako proiektuaren gastu guztia justifikatu beharko da.

11.7. Organo kudeatzaileak, aurkeztutako dokumentazioa hobeto baloratzeko eta ordainketa egiteko ebazpen-proposamena eman aurretik, beharrezkotzat jotzen dituen aholkularitza eta txosten teknikoak egiteko eskatu ahal izanen du. Entitate eskatzaileekin loturarik ez duten aditu independenteek egin beharko dituzte txosten horiek.

11.8. 11.1.1 oinarrian aipatutako dokumentazio hori jaso eta aztertu ondoren, organo kudeatzaileak espedientea ixteko txostena eginen du. Eginbehar hori betetzen ez bada, jasotako dirulaguntza itzultzeko espedientea irekiko da.

11.9. Justifikazioa ezarritako epean edo zuzenketak egiteko ematen den epean aurkeztu ezean, galduko da justifikatzen ez diren gastuetarako dirulaguntzak kobratzeko eskubidea.

11.10. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntza ematean zehazten den portzentajea aplikatuko zaie jarduera egin eta gero onartutako gastuen frogagiriei, baldin eta ordaindu izanaren frogagiria badute.

11.11. Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

11.12. Dirulaguntzaren espedientea ixteko, onuradunak lortutako emaitzei buruzko txosten bat aurkeztu beharko du, 2024ko lehen seihilekoan.

12.–Dirua itzultzea.

Onuradunak dirulaguntzak emateko ebazpenean, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak betetzen ez baditu, onartutako dirulaguntza itzuli egin beharko du, aipatutako foru legearen 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.

13.–Hornitzaileak kontratatzea.

Gastu diruz lagungarriaren zenbatekoak 30.000 euro gainditzen baditu obra exekuzioaren kostuaren kasuetan, edo 12.000 euro aholkularitzako edo laguntza enpresek ekipamendu ondasunen hornidura edo zerbitzu emate bat egiten duten kasuetan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela.

Baldintza hori betetzat joko da baldin eta hiru eskaintza edo gehiago eskatu badira eta jasotako proposamenetatik onena hautatu bada, salbu eta, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik, ez badago merkatuan hornidura hori egiten edo zerbitzu hori ematen duten entitate aski, edo gastua dirulaguntza eskatu aurretik egina bada.

14.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

14.1. Deialdi honetan arauturiko dirulaguntzak bateragarriak izanen dira helburu bererako edozein administrazio edo erakunde publikok edo pribatuk emandako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin, Europar Batasuneko beste egitura-funts batzuetatik datozenak izan ezik. Nolanahi ere, argi eta garbi identifikatu beharko da gastuen trazabilitatea.

Dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

14.2. Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 53. artikulua betez, lortutako laguntzak, jasotako beste laguntza publiko batzuei gehituta, ezin izanen du gainditu onartutako eta gauzatutako gastuaren % 80.

Nolanahi ere, onuradunak diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk lortu dituela jakinarazi beharko du, halakorik jaso duela jakin ondoren, eta, betiere, jasotako funtsak justifikatu aurretik. Horren ondorioz, emandako laguntzaren zenbatekoa murriztu ahal izanen da.

14.3. Dirulaguntza hauen onuradunek jasotako beste laguntza, dirulaguntza edo diru-sarrera batzuei buruzko informaziorik ez badago, dirulaguntza galtzen ahalko da edo hura itzuli beharko da.

15.–Arau hausteak eta zehapenak.

15.1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedaturikoa aplikatuko da.

15.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluan ezarritakoa izanen da.

16.–Dirulaguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ere.

17.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

ERANSKINAK

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ayudas-a-titulares-de-salas-de-exhibicion-cinematografica-en-navarra-2022-2023

I. eranskina.–Informazio tekniko eta ekonomikoa.

I.A eranskina.–Eskabidea.

II. eranskina.–Zinema-aretoen elkartea.

III. eranskina.–Erantzukizunpeko adierazpenak eskaera-fasean.

IV. eranskina.–Beste dirulaguntza batzuk jaso izanaren erantzukizunpeko adierazpena.

V. eranskina.–Memoria.

VI. eranskina.–Interes-gatazkarik ezaren adierazpena.

VII. eranskina.–Datuak lagatzeari eta tratatzeari buruzko adierazpena.

VIII. eranskina.–Konpromisoen adierazpena, jarduketak gauzatzeari buruzkoa.

IX. eranskina.–Eskubideak eta beharrezko sarbideak emateko konpromisoa.

X. eranskina.–Konturako ordainketa eskatzea.

XI. eranskina.–Aurrerakina eskatzea.

XII. eranskina.–Kostuari eta finantzaketari buruzko adierazpena.

Iragarkiaren kodea: F2209830