160. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Deialdia, laguntzak emateko Haur-hezkuntzako proiektuetarako materiala eta testuliburuak erosteko, eta eskolako jantokirako, 2022-2023 ikasturtean. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 641619.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/641619).

Xedea: dirulaguntzak ematea zati batean finantzatzeko sortzen diren gastuak Haur Hezkuntzako proiektuetarako materiala eta testuliburuak erosteagatik, bai eta eskola-jantokia erabiltzeagatik ere, 2022-2023 ikasturteari dagokionez; hori guztia, espedientean jasorik dauden oinarri arautzaileen xedapenei jarraikiz, 2022ko ekainaren 30eko osoko bilkuran onetsi baitziren.

2022ko aurrekontuan laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 4.000 euro, Haur Hezkuntzako proiektuetarako materiala eta testuliburuak erosteko; 14.000 euro, eskola-jantokirako.

Zenbatekoa: eskatzailearen errenta aitorpenaren araberakoa izanen da laguntza ekonomikoaren zenbatekoa, eta aurrekontua norgehiagokako araubidean banatuko da onartutako eskaeren artean.

Laguntzak eskatzeko epea: irekita egonen da 2022/2023 ikasturtea bukatu arte, 2023ko ekainean. Eskabideak Mendabiako Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, oinarrietan adierazitako agiri guztiekin batera.

Onuradunak: ikusi oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena. Oinarri horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Mendabiako Udalaren bulegoetan.

Halaber, eskabidea bide telematikoz aurkezten ahalko da, Mendabiako Udalaren erregistro elektroniko orokorrean. Erregistro hori Mendabiako Udalaren egoitza elektronikoan dago: www.mendavia.es.

Mendabian, 2022ko uztailaren 28an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2210468