2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ORKOIEN
Aldaketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan
Maiatzaren 20ko 2022-0361 Ebazpenaren bidez, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi zen, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea); 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an.
Maiatzaren 30eko 2022-0369 Ebazpenaren bidez, aipatutako lan publikoaren eskaintza aldatu egin zen, eta Orkoiengo Udaleko Musika Eskolako irakasleen zenbait lanpostu gehitu ziren, 2022-0631 Ebazpenean jasotakoez gain; 2022ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 9an.
Uztailaren 27ko 2022-0548 Ebazpenaren bidez, aipatutako lan publikoaren eskaintza berriz aldatu da, Orkoiengo Udaleko Musika Eskolako akordeoi-trikitixa espezialitateko irakaslearen lanpostu bat gehitzeko.
6. xedapen gehigarria: Sarbidea: lehiaketa.
Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.
–Akordeoi-trikitixa irakaslearen lanpostu 1. Maila: B. Lanpostuko osagarria: % 33,57. Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila. Araubide juridikoa: LKFALP (lan-kontratudun finkoa, aldizkakoa, lanaldi partzialekoa).
Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.
Orkoienen, 2022ko uztailaren 28an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L2210451