160. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Deialdia, udaltzain-agentearen lanpostu bat betetzeko oposizio bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Eskabideak aurkezteko epea bukatu denez, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, Uharteko Udalerako udaltzainaren lanpostu bat betetzeko deialdian.

Alkatetzak 2022ko uztailaren 27an emandako 2022-1039 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki da:

Aurrekariak.

Lehenbizikoa.–Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 31ko 2022/0831 Ebazpenaren bidez, erabaki zen onestea deialdi bat, Uharteko Polizia Zerbitzurako udaltzain-agentearen lanpostu bat betetzeko. 1034/2022 espedientea.

Bigarrena.–Deialdian ezarritakoarekin bat, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, eta argitara ematea Uharteko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (http://www.huarte.es).

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea. Hona hemen:

–Onartuak:

IZANGAIA

IRUZKINAK

1

Endika Saenz Medina

Euskara proba gainditzeke.

2

Mikel Ayesa Pérez

Euskara proba gainditzeke.

3

Jonathan San Juan Funes

Euskara proba gainditzeke.

4

Daniel Pérez Igea

Euskara proba gainditzeke.

–Baztertuak:

IZANGAIA

BAZTERTZEKO ARRAZOIA

1

Jesús Palacios Baleztena

Ez du aurkeztu euskara titulurik, eta ez du eskatu euskara proba egitea.

2

Iker Huarte Lizarraga

Ez du aurkeztu euskara titulurik, eta ez du eskatu euskara proba egitea.

3

Jonás González García

Ez du aurkeztu euskara titulurik, eta ez du eskatu euskara proba egitea.

4

David Izquierdo Felipe

Ez du aurkeztu euskara titulurik, eta ez du eskatu euskara proba egitea. Armak eramateko konpromisoaren zinpeko deklarazioa falta da.

5

Lidia Rivera Vázquez

Euskara proba gainditzeke. Armak eramateko konpromisoaren zinpeko deklarazioa falta da. Osasun ziurtagiria falta da.

6

Raúl Martínez de Morentín

Ez du aurkeztu euskara titulurik, eta ez du eskatu euskara proba egitea.

7

Alessandra Nunes Ribeiro

Ez du aurkeztu euskara titulurik, eta ez du eskatu euskara proba egitea.

8

Iñaki Iturralde Valencia

Euskara proba gainditzeke. Osasun ziurtagiria falta da.

Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea dute, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, erreklamazioak egiteko edo akatsak zuzentzeko.

Bigarrena.–Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda ikusgai jarriko da Uharteko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean (http://www.huarte.es).

Hirugarrena.–Euskara proba abuztuaren 25ean eginen da, 09:00etan, Euskarabideko instalazioetan (Paulino Caballero kalea, 13).

Uharten, 2022ko uztailaren 28an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2210452