160. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA: “Valdetina” hibridazioa, Puiuko, Garinoaingo eta Barasoaingo udal mugarteetan. (Espedientea: 1179-CE).

Nafarroan haize-parkeetarako baimenak arautzen dituen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikulua aplikatuz, “Valdetina” haize-parkearen aurreproiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa jendaurrean jarri ziren, eta horren iragarkia 2020ko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 3koan.

Sustatzaileak zenbait aldaketa egin ditu proiektua ingurumen baldintzetara egokitzeko, eta, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan xedatutakoa betez, espediente hau jartzen da jendaurrean:

–Eskatzailea: Enerfín Sociedad de Energía SL.

–Xedea: Aurreproiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena lortzeko eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta izapidetzeko prozedura abiarazteko.

–Instalazioen deskribapena: “Valdetina” hibridazioa, honako hauek osatua: “Valdetina” haize-parkea, 6 MW-eko potentzia unitarioko 4 haize-sorgailuz osatua, eta 8,14 MWcd-ko eguzki-planta fotovoltaikoa, haize-parkearen osagarri gisa. Energia ebakuatzeko, “Santa Ageda 33/66 kV” TAEa erabiliko da (1210-CE espedientea), eta azpiestazio hori Muruarteko TAE biltzailearekin (SAT11131 espedientea) lotzen duen 66 kV-ko goi-tentsioko linea (1210-CE espedientea).

–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/valdetina-parke-eolikoa-aldatua-espediente-1179-ce

Alegazioak, iradokizunak eta oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan. 30 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, espediente zenbakia zein den adierazita.

Iruñean, 2022ko uztailaren 21ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2210363