160. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

61/2022 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Industriako, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deia egiten baita proiektu honi dagozkion okupatu aurreko aktak egiteko: Oltza Zendeako eta Orkoiengo udal mugarteetan, energia elektrikoa ekoizteko “Orkoien” haize-parkearen instalazioa (SEMSI-CE-1214).

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren maiatzaren 25eko 50/2022 Ebazpenaren bidez, eraikitzeko administrazio baimena eman zen energia elektrikoa ekoizteko “Orkoien” haize-parkearen instalaziorako, eta haren onura publikoa zehazki deklaratu zen. Proiektuak Oltza Zendeako eta Orkoiengo udal mugarteei eragiten die.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aipatutako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Oltza Zendeako eta Orkoiengo alkateei –edo horiek eskuordetzen dituzten zinegotziei– dei egitea Oltza Zendeako eta Orkoiengo udaletxeetan ager daitezen 2022ko irailaren 13an eta 14an, ondasunak okupatu aurreko aktak eta, hala badagokio, behin betiko okupaziokoak egiteko.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Orcoien Energy Orcoien SLU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Oltza Zendeako eta Orkoiengo udalen iragarki-tauletan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 13n.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2208856