160. ALDIZKARIA - 2022koabuztuaren11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

45/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 18koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, indarrik gabe uzten duena “N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 22+500 KPtik 40+900 KPra bitarte” izeneko proiektuaren jendaurreko aldia, zeina ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzearen ondorioetarako ireki baitzen, hasiera ematen diona “N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 35+300 KPtik 40+900 KPra bitarte” proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozeduraren tramitazioari, eta jendaurrean jartzen duena ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda berria.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abenduaren 15eko 90/2020 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen “N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 22+500 KPtik 40+900 KPra bitarte” izeneko proiektua, eta jendaurrean jarri zen hilabeteko epean, bai eduki teknikoari dagokionez, bai lurrak desjabetzearen ondorioetarako okupatu beharrari dagokionez.

Ondoren, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiak “N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 22+500 KPtik 35+300 KPra bitarte: Arraizko Benten saihesbidea” izeneko eraikuntza-proiektua erredaktatzeko lanak hasi zituen. Proiektu horretan, N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzeko behar diren lanak zehaztuko dira, hain zuzen, 22+500 KPtik Belateko tunelaren hegoaldeko ahorainokoak (28+000 KPa) eta Almandozko tunelaren iparraldeko ahotik (34+100 KPa) 35+300 KPrainokoak, eta, orobat, Arraizko Bentetan gaur egun dagoen zeharbidea kentzea aurreikusiko da, saihesbide bat eginez. Proiektua bukatutakoan, jendaurrean jarriko da.

Proiektu horretan eta “N-121-A errepidean (Iruña-Behobia) Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko eraikuntza-proiektuan” (Lurralde Kohesiorako kontseilariaren maiatzaren 18ko 35/2021 Foru Aginduaren bidez behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jarri zena), zehaztuko dira N-121-A errepidea 22+500 KPtik 35+300 KPra 2+1 errepide bihurtzeko beharrezkoak diren jarduketak.

Horregatik, N-121-A errepidea 22+500 KPtik 40+900 KPra bitarte 2+1 bide bihurtzeko proiektuaren hasierako eragin eremua, behin-behinekoz onetsi zena, murriztu egin da, eta, azkenean, 35+300 KPtik 40+900 KPra bitarteko zatiari eraginen dio. Horren ondorioz, hondakindegi berriak aurreikusi behar izan dira eta okupatu beharreko azalerak doitu behar izan dira, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abenduaren 15eko 90/2020 Foru Aginduan jendaurrean jarritako ondasun eta eskubideen zerrendarekin alderatuta.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin bat etorriz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Indarrik gabe uztea “N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea, 22+500 KPtik 40+900 KPra bitarte” izeneko proiektuaren jendaurreko aldia, ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzearen ondorioetarako ireki zena.

2. Hasiera ematea “N-121-A errepidea 2+1 motako bide bihurtzea 35+300 KPtik 40+900 KPra bitarte” proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedienteari. Ondasun eta eskubide horien zerrenda behean ageri da, eranskin gisa.

3. Jendaurrean jartzea, hamabost egun balioduneko epean, ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak egiten ahalko dira, idatziz. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian eta Baztango udaletxean.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari eta Baztango Udalari, eta azken hori premiatzea udaletxeko iragarki-taulan argitara dezan.

Iruñean, 2022ko uztailaren 18an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

“N-121-A ERREPIDEA 35+300 KP-TIK 40+900 KP-RA BITARTE 2+1 MOTAKO BIDE BIHURTZEKO TRAZADURAREN PROIEKTUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA

Zk.

JABEA

AZALERA DESJ.

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABORANTZA MOTA

BAZTANGO UDAL MUGARTEA

BA-01

Baztango Udalaren herri-lurrak

15

84

224A

Gaztainadia

BA-02

Iruñeko Artzapezpikutza

94

3

60A

Askot. zuhaitzak

BA-03

Apezteguia Vertiz, Juan Luis

86

3

61A

Askot. zuhaitzak

Echeveste Arrechea, Ainhoa

BA-04

Apezteguia Vertiz, Juan Luis

56

3

73A

Pinudia

Echeveste Arrechea, Ainhoa

BA-05

Nafarroako Foru Komunitatea (errepidetik kanpo)

75

3

77A

Zuhaixkak

BA-06

Nafarroako Foru Komunitatea (errepidetik kanpo)

110

3

169A

Zuhaitz eta larreak

BA-07

Echenique Arrijuria, María Jesús

23

3

78A

Hariztia

296

3

78B

Belardia

BA-08

Echenique Arrijuria, María Jesús

136

3

9B

Askot. zuhaitzak

BA-09

Nafarroako Foru Komunitatea (errepidetik kanpo)

77

5

503A

Larreak

Hondakindegiek ukitutako lurzatiak

FINKA

Zk.

JABEA

ALDI BAT. OKUPAZIOA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABORANTZA MOTA

BAZTANGO UDAL MUGARTEA

BA-11

Arrechea Perurena, Juan Bautista

4.000

2

317A

Belardia

BA-12

Gartxitorena Arraztoa, Koldo

7.113

2

318A

Belardia

BA-13

Gartxitorena Arraztoa, Koldo

4.027

2

319A

Belardia

Iragarkiaren kodea: F2210271