160. ALDIZKARIA - 2022koabuztuaren11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

114E/2022 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez laguntzen deialdi bat onesten baita aliantza energetikoak sor daitezen enpresen trantsizio energetikoko I+G proiektuak garatzeko. DDBN identifikazioa: 640201.

Aliantza energetikoak sortzeko laguntzen helburua da eragin handiko I+G proiektuak sustatzea, eskualdea garatzen laguntzeko asmoz Nafarroako Jasangarritasunerako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako (S4) Energia Berdearen Industriaren lehentasunean.

Laguntza horiek % 100ean kofinantzatzen ahalko dira REACT UEko baliabideekin, berariazko helburu honen bidez: “BH REACT EB 4. Ekonomia berderanzko trantsizioa bultzatzen duten inbertsioak laguntzea”, Nafarroako EGEF 2014-2020 Programa Eragilearena. Hori sartuta dago Europar Batasunak COVID-19aren pandemiak eragindako krisiari NextGenerationEU izeneko laguntza-paketearen bidez emandako erantzunaren barnean.

Nafarroako Gobernuak 2022ko apirilaren 13an hartutako erabakiaren bidez baimendu zuen deialdi honetarako behar diren urte anitzeko gastu konpromisoak hartzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Laguntzen deialdi bat onestea aliantza energetikoak sor daitezen enpresen trantsizio energetikoko I+G proiektuak garatzeko.

2. Laguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten den gastua baimentzea, baldin eta aurrekontu krediturik bada:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

820005 82600 7701 467308 [PEP: E-21/000410-01]: REACT I+Gko aliantza estrategikoetarako laguntzak: trantsizio energetikorako aliantza (EGEF 14-20 PE)

2022

2.000.000

820005 82600 7701 467308 [PEP: E-21/000410-01]: REACT I+Gko aliantza estrategikoetarako laguntzak: trantsizio energetikorako aliantza (EGEF 14-20 PE)

2023

828.825

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren aurrean argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen.

Iruñean, 2022ko uztailaren 16an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Laguntza hauen helburua da trantsizio energetikorako aliantzak sustatzea, ulertuta halakoak direla Nafarroarako estrategikoak diren I+G proiektuak garatzeko sortzen diren partzuergoak; estrategikoak dira bat etortzeagatik Nafarroako Jasangarritasunerako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako (aurrerantzean S4) Energia Berdearen Industriaren lehentasunean trantsizio ekologikorako identifikatutako lan ildoekin.

2. oinarria.–Entitate onuradunak.

1. Laguntzen onuradun izanen dira 1. oinarrian aipatzen diren partzuergoak osatzen dituzten entitateak, hau da, SINAIko (Nafarroako I+G+b Sistema) enpresak eta exekuzioko eragileak, baldin eta hala egiaztatuta badaude Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren otsailaren 28ko 2E/2020 Foru Aginduak araututako Erregistroan.

2. Onuraduna izateko, entitate horiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Lantokia Nafarroan izatea eta bertan egitea diruz laguntzen diren jarduerak.

b) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekurik ez urratzea.

c) Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea organo emaileak zuzenean eskuratu ditzan behar diren ziurtagiri telematikoak, frogatzen dutenak eskatzaileak egunean dituela tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

d) Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

e) Haren jarduera ekonomikoak ez dezala kalte nabarmenik eragin Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko ekainaren 18ko 2020/852 (EB) Erregelamenduaren 17. artikuluan adierazitako ingurumen-helburuetan. Erregelamendu hori inbertsio jasangarriak errazteko esparrua ezartzeari buruzkoa da eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua (Taxonomiari buruzko Erregelamendua) aldatzen du.

f) Enpresen kasuan, Nafarroako Industria Erregistroan inskribaturik egon beharko dute, hala badagokio Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak Nafarroako Industria Erregistroa sortzeko apirilaren 30ean emandako 152/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera.

g) Konpromisoa hartzea enpresa ez deslokalizatzeko, Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan ezartzen denarekin bat, eta deslokalizatzen bada, jasotako laguntza itzultzeko konpromisoa, arau horretan ezarritako moduan.

3. 2. apartatuan eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, laguntza-eskaeran jasotako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, eta baldintzak betetzen jarraitu beharko da laguntzaren azken ordainketa egin arte.

4. Ezin dira onuradun izan:

a) Betetzeke dagoen berreskuratze agindu baten mendeko entitateak, baldin Europako Batzordeak laguntza legez kanpokotzat eta barne merkatuarekin bateraezintzat jo badu aurretik.

b) Krisian dauden enpresak, bat etorriz Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. definizioarekin. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jo ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz. Salbuespena eginen da enpresa ez bazegoen krisian 2019ko abenduaren 31n, baina krisian sartu bazen 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitarteko aldian.

3. oinarria.–Partzuergoen baldintzak.

1. Diruz lagundu daitezkeen proiektuak garatzen dituzten partzuergoek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1.1. Osaera:

Gutxienez elkarren artean independenteak diren 3 enpresak osatuko dituzte, eta horietako batek, gutxienez, ETEa izan beharko du. Aukerakoa da SINAIko eragileek parte hartzea.

Dena dela, SINAIko eragileek jarduera ez-ekonomikoak eginen dituzte, ikerketa, garapen eta berrikuntzarako Estatuko laguntzei buruzko esparruaren (2014/C 198/01) 2.1.1 atalean ezarritako moduan.

1.2. Parte-hartzea:

Enpresek eta SINAIko eragileek parte hartzen dutenean, enpresaren parte-hartzea handiagoa izanen da proiektuaren kostu diruz lagungarrien % 70 baino.

Proiektua amaitzean baldintza hori betetzen ez bada, murriztu eginen dira diruz lagundu beharreko zenbatekoak, ehunekoak bete daitezen.

Partzuergoa osatzen duten SINAIko eragileek eskubidea izanen dute beren ikerketaren emaitzak argitaratzeko.

1.3. Benetako lankidetza:

Proiektuak partzuergoko entitateen arteko benetako lankidetzaren bidez eginen dira nahitaez, hau da, alderdi independenteek ezagutzak edo teknologia trukatuko dizkiote elkarri lankidetzaren bidez. Ondorio horietarako, kontuan hartuko da 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 23. definizioa (“Benetako lankidetza”).

1.4. Koordinazioa eta lidergoa:

Proiektuaren koordinazioa eta lidergoa enpresa parte-hartzaileetako batek izanen du, eta bere ardura izanen da 8.3.2 oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztea eta proiektua 13. oinarrian adierazitako moduan aldatzeko eskatzea.

Era berean, entitate parte-hartzaileetako batek bere gain hartu beharko ditu proiektua sustatzeko eta zabaltzeko lanak.

2. Oinarri honetan aipatutako enpresen tamainari dagokionez, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskineko ETEaren definizioa hartuko da kontuan.

4. oinarria.–Proiektuen baldintzak.

Deialdi honen babesean laguntzak jasoko dituzten proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak izatea.

Ondorio horietarako, kontuan hartuko dira 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluaren 85) eta 86) apartatuetan jasotako definizioak, hurrenez hurren ikerketa industrialari eta garapen esperimentalari dagozkienak.

b) Nafarroarako estrategikoak izatea, bat etortzeagatik S4ko Energia Berdearen Industriaren lehentasunean trantsizio ekologikorako identifikatutako lan ildoekin (01, 02, 04, 05, 07 eta 08 ildoak). Hemen kontsulta daiteke: https://s4navarra.es/eu/prioridades-economicas-de-navarra/industria-de-la-energia-verde/”.

c) Dirulaguntza jaso dezakeen aurrekontua 1.000.000 eurokoa edo hortik gorakoa izatea, laguntzak kudeatzen dituen organoak oinarri arautzaileetan ezarritakoaren arabera ebaluatu ondoren.

d) Partzuergo bakoitzaren proiektu bakar bat lagunduko da diruz.

5. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Hauek dira I+G proiektuan diruz lagundu daitezkeen gastuak:

a) Zuzenean proiektuan aritzen diren langileen gastuak (ikertzaileak, teknikariak eta gainerako laguntzaileak), horretan aritzen diren neurrian eta denbora horretan. Gehienez ere 40 euroko dirulaguntza emanen da ordu bakoitzeko.

Era berean, ordu-dedikazio txiki bat hartuko da langile-gastutzat partzuergoa koordinatzeko bileretarako. Entitate bakoitzeko pertsona bat izanen da gehienez, eta horren ordu-dedikazioaren % 10 ez da inola ere gaindituko.

Erakunde publikoetako langileen gastuei, oinarri honetako 2. apartatuan ezarritakoa aplikatuko zaie.

b) Proiektuan erabilitako materialen gastuak: lehengaiak eta beste hornigai batzuk. Material horiek beste jarduera batzuetan ere erabiltzeko eskuratuz gero, banaketa irizpide bat beharko da, behar bezala justifikatua, proiektuaren jardueretan erabilitako kopuruaren araberakoa.

c) Ekipamendu, patente eta baliagarritasun modeloen amortizazio gastuak, ondareko elementu horiek proiektuan erabiltzen diren neurrian eta denboran. Gastu horiei dagokienez, honako hau hartu beharko da aintzat:

1. Eskuratzen diren ekipamendu, patente eta baliagarritasun modeloen amortizazio gastuek beste dirulaguntza edo laguntza publikoren bat izan badute, ez dute dirulaguntza hau jasoko.

2. Proiektua gauzatzeko beharrezko ekipamendua finantzatuko da, baina ez erabilera orokorreko gailu informatikoak (PCa, ordenagailu eramangarriak, inprimagailuak, etab.).

3. Ondare-elementu horiek proiektua gauzatzen denean sortzen dituzten gastuak ere diruz lagunduko dira, baldin eta errentamendu finantzarioaren edo operatiboaren eta antzekoen modalitateetan erabiltzen badira, bazter utzita interesei dagokien kuotaren zatia.

4. Taulen araberako amortizazioa aplikatuko da, Sozietateen gaineko zergaren Erregelamenduaren (abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuak onetsia) 3. artikuluan adierazitako koefiziente eta aldien arabera.

d) Kanpoko kolaborazioen gastuak, izan unibertsitateenak, zentro teknologikoenak edo proiektuari lotutako I+G lanak eta ezagutza teknikoen ekarpenak egiten dituzten beste enpresa batzuenak. Gastu horiek, 12. oinarrian aurreikusitako azpikontratazioekin batera, ez dute inolaz ere gaindituko diruz lagundu daitekeen proiektuaren zenbatekoaren % 50.

Lankidetza erakunde publiko batekin egiten bada, oinarri honen 2. apartatuan aurreikusitakoa aplikatuko da.

e) Eskualdeko, estatuko edo Europako azpiegitura zientifiko eta tekniko bereziak erabiltzearen ondoriozko gastuak.

f) Proiektuak sortutako patenteak eskatzeko gastuak. Gastu horrek ez du dirulaguntzarik izanen enpresa handientzat.

g) Beste gastu batzuk, proiektuarekin zuzenean lotutakoak eta proiektua gauzatzeko benetan aplikatutakoak, baldin banan-banan hari eslei badakizkioke. Hala, honako hauek sartuko dira kategoria horretan:

–17. oinarrian aipatzen den proiektuaren bideoaren gastua; gehienez ere 4.000 euroko dirulaguntza ematen ahalko da horretarako.

–14.2 oinarriak aipatzen dituen auditoretza-txostenen ondoriozko gastua; gehienez ere 1.200 euroko dirulaguntza ematen ahalko da onuradun bakoitzeko.

–Laguntza-eskaera tramitatzearekin lotutako aholkularitza-gastua; gehienez ere 1.500 euroko dirulaguntza ematen ahalko da onuradun bakoitzeko.

2. Diruz lagunduko badira ikerketako organismo publikoen (OPI) langileria gastuak, unibertsitate publikoenak, zuzenbide publikoko entitateenak eta Nafarroako Aurrekontu Orokorren bidez finantzatzen diren I+G+b arloko beste erakunde publiko batzuenak, langileek honako hauek izan behar dituzte:

–Iraupen mugatuko kontratua, proiektuari lotua.

–Kontratu mugagabea, proiektuari lotua eta I+G proiektuetan aritzeko dedikazio esklusiboarekin.

Proiektuan aritzen diren gainerako langileak, era horretako kontraturik ez badute, proiektuaren aurrekontuan sartu beharko dira, zenbatekoaren eta parte-hartzearen baldintzei dagokienez kontuan hartzeko.

3. Proiektua gauzatu bitartean fabrikatutako prototipoen kasuan, produkzio jardueran erabiltzen badira edo merkaturatzen badira, haiek fabrikatzean erabilitako materialen kostua ez da sartuko diruz lagungarriak diren gastuetan.

Azpiproduktuen, hondakinen eta berreskuratze materialen salmentagatik edo produkzioan aprobetxatzeagatik lortutako diru-sarrerak ere proiektuaren gastuetatik kenduko dira.

4. Ekipamenduko ondasunengatiko edo zerbitzuak emateagatiko gastu diruz lagungarrietakoren bat 12.000 eurotik gorakoa denean (BEZa kanpo), onuradunak “Hornitzailea hautatzeko justifikazioa” izeneko inprimakia bete beharko du (laguntzen fitxan dago eskuragarri), egiaztatua izan dadin efizientziaren eta ekonomiaren irizpideak baliatuz egin dela hautaketa. Horretarako, gutxienez hiru eskaintza aurkeztu beharko dira, eta hautatzen den eskaintza justifikatuko da.

Onuradunak ez dira beharturik egonen hiru eskaintza aurkeztera, baldin eta merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo zerbitzu-emaile ez badaude, dirulaguntzaren xedeko gastuen ezaugarri bereziengatik. Edonola ere, hori justifikatu egin beharko da aipatutako inprimakian.

Gastua laguntzaren eskatzailearekin lotutako enpresa batekin egiten bada, 12.2 oinarrian (eta ez honetan) ezarritako moduan eginen da justifikazioa.

5. Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen, proiektuko jarduerekin loturaren bat badute ere:

a) Langileen prestakuntzarako gastuak.

b) Proiektua hasi ondoren, hari lotutako aholkularitza- eta ziurtapen-gastuak.

c) Administrazio gastuak eta bulegoko materialarenak.

d) Bidaia gastuak, dietak eta kilometrajea, egonaldia eta joan-etorriak.

e) Proiektua kudeatzeko zereginekin lotura duten administrazioko langileen kostuak.

f) Merkatu-azterlanak, sustapen- eta hedapen-gastuak, azoketan parte hartzea.

g) EE marka.

6. oinarria.–Proiektuaren eragin pizgarria eta hura gauzatzeko epea.

1. 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraituz, laguntza horiek ondorio pizgarria izan behar dute; hortaz, ezin izanen dira diruz laguntzen diren jarduerak abiatu eskaera aurkeztu baino lehen.

Horrenbestez, laguntzak eskatu aurretik hasitako proiektuek ez dute dirulaguntzarik izanen. Ondorio horietarako, 5.1.g) oinarrian aipatzen den aholkularitza-enpresak laguntza-eskaerak tramitatzeko egiten dituen lanak ez dira lanen hasieratzat hartuko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluaren 23) definizioari jarraikiz.

2. Proiektuak gauzatzeko epea honako hau izanen da:

–Hasierako eguna: laguntza eskaera aurkeztu ondoren.

–Bukaerako eguna: 2023ko abuztuaren 16a baino lehenago.

Ondorio horietarako, proiektua deskribatzen duen memoria teknikoan adierazitakoa izanen da “hasierako eguna”.

3. Proiektua gauzatzeko aldia honela banatuko da:

–1. aldia: Proiektua abian jartzen denetik 2022ko azaroaren 15era arte (lehen gastu adierazpena).

–2. aldia: 2022ko azaroaren 16tik 2023ko abuztuaren 15era arte (bigarren gastu adierazpena) edo, proiektua bukatzen den egunera arte, lehenago gertatzen bada.

7. oinarria.–Laguntzen intentsitatea.

Laguntzak kudeatzen dituen organoak proiektua ebaluatu ondoren diruz lagungarritzat jotzen diren gastuei aplikatuko zaien laguntza intentsitatea honako hau izanen da entitate onuraduna nolakoa den:

a) Enpresen kasuan, tamainaren eta proiektu motaren arabera, honako hau izanen da intentsitatea:

LAGUNTZAREN INTENTSITATEA

Txikia

Ertaina

Handia

Ikerketa industriala

% 70

% 60

% 50

Garapen esperimentala

% 60

% 50

% 40

Ez dira inoiz gaindituko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritako gehieneko laguntza intentsitateak.

b) SINAIko eragileen kasuan, dirulaguntza % 100ekoa izan daiteke jarduera ez-ekonomikoak badira, betiere ikerketa, garapen eta berrikuntzarako Estatuko laguntzei buruzko esparruaren 2.1.1 ataleko definizioaren arabera (2014/C 198/01).

8. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1. Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2022ko irailaren 12an bukatuko, egun hori barne.

2. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa).

Eskaera telematikoan adierazi beharko da jakinarazpenak bide telematikoak erabiliz jaso nahi direla, eta, horretarako, gaitutako helbide elektronikoa (GHE) eduki beharko da, zeina 22. oinarrian ezarritako moduan lortzen ahal den.

3. Honako hau da aurkeztu beharreko dokumentazioa, laguntzen fitxan eskura dauden ereduen araberakoa:

3.1. Partzuergoko kide bakoitzak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Laguntza-eskaera, barne hartuta 2.3 oinarriko erantzukizunpeko adierazpena eta enpresaren tamainari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

b) Inprimakia, proiektuaren eta laguntza eskatzen duenaren datuekin.

c) ETE bat bada: Itxitako azken hiru ekitaldietako enpresaren urteko kontuak (2019, 2020 eta 2021), itxiak, izenpetuak eta merkataritzako erregistroan gordailutuak (auditatuak, nahitaezkoa denean). Laguntza eskatzen den egunean 2021eko ekitaldiko urteko kontuak ez badaude oraindik erregistraturik, erregistratu bezain laster aurkeztu beharko dira.

Beharrezkoa denean, taldeko kontu kontsolidatuak edo eskatzaileari lotutako eta elkartutako enpresen urteko kontuak ere aurkeztu beharko dira, itxitako azken 3 ekitaldietakoak, baldintza berberetan.

Bestela, 7. oinarrian enpresa handientzat adierazitakoa izanen da emanen zaien laguntzaren intentsitatea.

3.2. Proiektua koordinatzeko arduradunak, gainera, honako hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Proiektua deskribatzen duen memoria teknikoa.

b) Proiektua zabaltzeko eta sustatzeko plana.

c) Lankidetza akordioa edo konpromisoen agiria, partzuergoan parte hartzen dutenek sinatua.

d) Proiektuaren genero-dimentsioari buruzko datu-orria. Horretarako, “Guía para la dimensión de género en proyectos de I+D+i” gidaliburua kontsultatzen ahal da (https://www.aditechcorp.com/wp-content/uploads/2020/02/GUIA-DIMENSIO%CC%81N.pdf), ADItech-ek editatu duena.

4. Aurkeztutako dokumentazioak betebehar horiek betetzen ez baditu, laguntzen organo kudeatzaileak interesdunari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

Entitate koordinatzaileak zuzentzen ez badu 3.2 apartatuko dokumentazioa, proiektuak ezin izanen du dirulaguntzarik jaso. Ez da hala izanen, ezta ere, 3.1 apartatuko dokumentazioa ez zuzentzeagatik, gainerako eskatzaileek ez badute betetzen partzuergoaren osaerari buruz 3.1.1 oinarrian eskatutakoa.

9. oinarria.–Norgehiagoka.

1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira lehentasun hurrenkera bat ezartzeko, 10. oinarrian ezarritako balorazio irizpideei jarraikiz.

Eman beharreko laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio handiena eskuratzen duten eskaerei 7. oinarrian ezarritako laguntza intentsitatea aplikatuko zaie, deialdi honetarako aurrekontuan erabilgarri dagoen kreditua agortu arte.

2. S4ko Proiektu Estrategikoen Zerbitzua arduratuko da balorazioa egiteaz, eta aditu independenteen laguntza eskatzen ahalko du, aurkeztutako eskaeren ebaluazioari buruzko aholkularitza jasotzeko.

Era berean, proiektuen kalitate zientifikoa eta teknikoa baloratzeko txostenak ematea eskatzen ahalko die entitate edo aditu independenteei, interes gatazkarik eza eta konfidentzialtasuna egiaztatu ondoren betiere. Txosten horiek aukerakoak eta ez-lotesleak izanen dira.

Halaber, entitate eskatzaileei eskatzen ahal die proiektuak baloratzeko egoki iruditzen zaizkion agiri eta informazio guztiak.

10. oinarria.–Balorazio irizpideak.

1. Proiektuak irizpide hauei jarraikiz baloratuko dira:

BALORAZIO IRIZPIDEAK

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

GUTXIENEKO PUNTUAZIOA

1.1. Proiektuaren irizpide espezifikoak

47

23

1.2. Partzuergoak eskura dituen baliabideak eta bitartekoak

12

7

1.3. Memoriaren kalitatea eta aurrekontuaren justifikazioa

15

8

1.4. Proiektua zabaltzeko eta sustatzeko plana

5

1

1.5. Proiektuan gutxienez % 10eko partaidetza indibiduala duten ETEak

5

1.6. SINAIko eragileek proiektuan parte hartzea (partzuergoko kide gisa edo kanpoko lankidetzen bidez)

7

1.7. Proiektuaren ekarpena ekonomia zirkularrerako trantsizioari.

4

1.8. Emakumeen parte-hartzea ikerketa talde teknikoan

3

1.9. Doktoreen parte-hartzea

2

GUZTIRA

100

Jarraian, irizpide bakoitzean baloratu beharreko alderdiak azaltzen dira:

1.1. Proiektuaren irizpide espezifikoak (gehienez 47 puntu eta gutxienez 23 puntu):

a) Nafarroako sektore energetikoko hornidura-sareak proiektuan parte hartzea (gehienez 5 puntu).

b) Proiektua ekimen nazional eta nazioartekoekin loturik egotea (gehienez 3 puntu).

c) Proiektu pilotu bat ezartzea (gehienez 11 puntu).

d) Proposamenaren anbizioa eta hobekuntza-maila (gehienez 9 puntu).

e) Konponbidea merkaturatzeko bideragarritasuna (gehienez 9 puntu).

f) Nafarroako ekonomian eta gizartean duen inpaktua (gehienez 9 puntu).

g) Azpiegitura zientifiko-tekniko bereziak edo SIESS (Scientific Infrastructure and Equipment Sharing System) sisteman dauden Nafarroako azpiegiturak erabiltzea (gehienez puntu bat).

1.2. Partzuergoak eskura dituen baliabideak eta bitartekoak (gehienez 12 puntu eta gutxienez 7 puntu):

a) Lantaldearen lanbide-profila eta esperientzia beste I+G proiektu batzuetan (gehienez 4 puntu).

b) Partzuergoak proiektuari heltzeko dituen baliabide materialak eta instalazioak, zehaztuz zer neurritan diren egokiak jarduerak gauzatzeko (gehienez 4 puntu).

c) Entitate bakoitzak proiektuan duen zeregina eta haien arteko osagarritasuna (gehienez 4 puntu).

1.3. Memoriaren kalitatea eta aurrekontuaren justifikazioa (gehienez 15 puntu eta gutxienez 8 puntu):

a) Memoriaren kalitatea: argitasuna, helburuen deskribapena eta metodologia (helburuak lortzeko planifikatutako ekintzak); eginkizunen definizioa, gauzatzearen kronograma, baliabideen esleipena (gehienez 8 puntu).

b) Proposamena gauzatzeko aurrekontuaren justifikazioa giza baliabideei eta baliabide materialei dagokienez, dedikazioaren eta kostuaren ikuspegitik. Gastuaren beharra eta proiektuko partiden zenbatespena. Egotzitako gastu bakoitza deskribatu beharko da, eta haien zerikusia proiektuaren jarduerekin; langileen zeregin teknikoak; materialen kostuaren eta kopuruaren banakapena; kanpoko lankideen parte-hartzea (gehienez 7 puntu).

1.4. Proiektua zabaltzeko eta sustatzeko plana (gehienez 5 puntu eta gutxienez puntu bat):

a) Planaren kalitatea: argitasuna, helburuak eta horiek lortzeko planifikatutako ekintzak deskribatzea, zereginak definitzea, gauzatzeko kronograma, giza baliabideak eta baliabide materialak esleitzea (gehienez 2 puntu).

b) Proiektua aurkezteko ekitaldi publikoak: parte hartzea estatuko eta/edo Europako enpresen edo profesionalen sare eta foroetan, networking edo prestakuntza jarduerak egitea, etab. (gehienez puntu bat).

c) Agerpenak komunikabideetan eta sare sozialetan (gehienez puntu bat).

d) Nafarroako ikus-entzunezkoen sektoreko industriarekin eta Nafarroako ikus-entzunezkoen klusterrarekin (CLAVNA) izandako lankidetza (gehienez puntu bat).

1.5. Proiektuaren aurrekontuan gutxienez % 10eko portzentaje indibiduala duten ETE-ek parte hartzea (partzuergoan ETE bat egoteko betebeharretik harago) (gehienez 5 puntu):

ETE-EN KOPURUA

PUNTUAZIOA

2

2

3

4

>3

5

1.6. SINAIko eragileek proiektuan parte hartzea (partzuergoko kide gisa edo kanpoko lankidetzen bidez) (gehienez 7 puntu):

SINAI-KO ERAGILEEN PARTAIDETZA (%)/AURREKONTU OSOA

PUNTUAZIOA

≥ 30 eta < 40

7

≥ 20 eta < 30

5

≥ 10 eta < 20

3

1.7. Proiektuaren ekarpen zuzena ekonomia zirkularreranzko trantsizioari (gehienez 4 puntu):

a) Baliabide naturalen erabilera, bereziki, jatorri biologikoko material jasangarriena, edo bigarren mailako lehengaien erabilera, kalitatezko birziklatzearen bitartez (gehienez puntu bat).

b) Substantzia arriskutsuen edukia nabarmen murriztuko duten neurriak eta ekintzak sartzea proiektuan (gehienez puntu bat).

c) Eraginkorrago ekoiztea: lehen mailako lehengaien erabilera gutxitzea edo eraginkortasun energetikoko neurriak erabiltzea (gehienez puntu bat).

d) Hondakin gutxiago sortzea: produktuen iraunkortasuna, konpongarritasuna edo eguneratzeko edo berrerabiltzeko aukerak areagotzea, edo produktuen birziklagarritasuna handitzea (gehienez puntu bat).

1.8. Emakumeen parte-hartzea ikerketa talde teknikoan (gehienez 3 puntu):

IKERTZAILEEN ETA TEKNIKARIEN ORDUEN %/IKERTZAILEAK ETA TEKNIKARIAK, GUZTIRA

PUNTUAZIOA

≥ 25 eta < 50

1

≥ 50 eta < 75

2

≥ 75

3

1.9. Doktoreen parte-hartzea proiektuan (gehienez 2 puntu):

DOKTORE ORDUEN %/PROIEKTU OSOA

PUNTUAZIOA

≥ 10

1

≥ 20

2

2. Proiektu bati ez zaio dirulaguntzarik emanen baldin eta lortzen ez badu 1.1, 1.2, 1.3 edo 1.4 irizpideetako batean gutxienekotzat jotzen den puntuazioa.

3. Proiektuei ematen zaien puntuazioan berdinduz gero, 1.1 irizpidean lortutako puntuazioa kontuan hartuta ebatziko da. Berdinketak jarraituz gero, 1.2 irizpidean lortutakoa hartuko da kontuan, eta horrela hurrenez hurren, berdinketa desegin arte.

11. oinarria.–Laguntzak ematea.

1. S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuak (laguntzak kudeatzen dituen organoa) organo eskudunari igorriko dio ebazpen proposamena. Bertan adieraziko da entitate onuradunek dirulaguntza eskuratzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

Ebazpen proposamenean honako hauek jasoko dira gutxienez:

a) Onuradunen zerrenda, aurreko oinarriarekin bat lortzen duten puntuazioaren arabera ordenatuta, eta haietako bakoitzaren proiektuaren titulua eta laguntzaren zenbatekoa adierazita, azken hori ordaintzeko bi epetan banatuta.

b) Ezetsi beharreko eskaeren zerrenda, arrazoiak emanik. Haien artean, aurrekontuko baliabideen mugengatik baztertu direnak ere jasoko dira.

2. Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia da organo eskuduna dirulaguntza emateari buruz ebazteko. Ebazpena gehienez hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, telematika bidez, eskatzaileen helbide elektroniko gaituan, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da. Berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka, interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

3. Laguntzei uko egin edo haiek kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuz gero, laguntza ematen ahalko zaie kreditu eskasiagatik baztertuta gelditu diren eskaerei, betiere behar adinako diru-izendapena dagoenean. Kasu horretan, deialdiaren ebazpenean ezarritako puntuazio ordenari jarraikiko zaio.

Kontzesio horiek noiz egiten diren kontuan hartuta, proiektua gauzatu eta justifikatzeko epe berriak finkatuko dira. Bukaerako gauzatze eta justifikazio epeek ezin izanen dituzte inola ere gainditu 6. eta 14.1 d) oinarrietan adierazitako gehieneko epeak, hurrenez hurren.

4. Aurrekontu kreditu nahikorik ez badago 9.1 oinarriak aipatzen duen lehentasun-zerrendako azken proiektuari laguntza osoa emateko, horren berri emanen zaio partzuergoko buruari. 5 egun balioduneko epean kontrakorik adierazten ez bada, ulertuko da laguntza hori onartu dela. Uko eginez gero, partzuergoko buruak idazki bat aurkeztu beharko du, partzuergoko kide guztiek sinatuta egonen dena.

12. oinarria.–Azpikontratazioa eta lotutako enpresekiko harremana.

1. Ulertuko da azpikontratazioa egiten dela baldin onuradun batek hirugarrenekin hitzartzen badu I+G proiektua zati batean gauzatzea, nahiz eta horretarako baliabide propioak izan.

Deialdi honen ondorioetarako, azpikontratazioak baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Diruz lagundu daitekeen proiektuaren zenbatekoaren % 50eraino azpikontratatzen ahalko da.

Kontuan hartu behar da, hala ere, azpikontratazioen eta 5.1.g) oinarriko kanpoko kolaborazioen artean ezin izanen dela inolaz ere gainditu diruz lagundu daitekeen proiektuaren zenbatekoaren % 50.

b) Azpikontratazioa 60.000 eurotik gorakoa eta emandako dirulaguntzaren % 20tik gorakoa denean, kontratua idatzita egin beharko da, eta frogagiriekin batera aurkeztu.

c) Partzuergo bateko aldeek ezin izanen dituzte inoiz beren artean kontratatu edo azpikontratatu proiektuaren jarduerak.

2. Onuradunak diruz lagundutako jardueraren gauzatze partziala kontratatu edo azpikontratatzen ahalko du enpresa lotuekin, inguruabar hauek gertatuz gero:

a) Gastu diruz lagungarriak izatea, 5. oinarrian zehazten den bezala.

b) Laguntza-eskaeran azaltzea eta gastu hori baimentzea, diruz laguntzeko modukotzat hartuta egoteagatik dirulaguntza emateko ebazpenean.

c) Gastuak justifikatzea, onuradunaren eta hari lotutako enpresaren arteko faktura eta ordainagiria aurkeztuta. Gainera, fakturaren kontzeptuei dagozkien frogagiriak aurkeztuko dira, onuradunak zuzenean justifikatuko lituzkeen moduan (esaterako, langileria kostuak justifikatzen dituzten nominak, hirugarren baten faktura materialetarako, etab.).

d) Ez da onartuko kostuak garestitzea industria mozkina aplikatzeagatik edo beste arrazoi batzuengatik.

Apartatu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, “lotutako enpresa” izanen dira Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduaren 68.2 artikuluan ezarritako loturaren bat dutenak (erregelamendua uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

13. oinarria.–Diruz lagundutako proiektua aldatzea.

1. Laguntza emateko ebazpenean ezartzen den epean eta moduan gauzatu behar dira proiektuak. Nolanahi ere, laguntza emateko orduan kontuan hartutako funtsezko baldintza teknikoak edo ekonomikoak aldatzen dituzten inguruabarrak gertatzen direnean, baimena eskatu beharko zaio organo kudeatzaileari aldaketa egin aurretik.

Ez da inoiz aldaketa bat baino gehiago onartuko onuradun eta gauzatzeko urte natural bakoitzeko.

2. Hauek dira baimendu daitezkeen aldaketak:

a) Laguntza emateko ebazpenean diruz laguntzen diren kontzeptuak: Laguntza-eskaeran adierazitako zehaztasun berberarekin adierazi beharko dira egin beharreko aldaketak.

b) Ikerketa taldearen osaera, baldin aldaketak berarekin badakar 10.1.f) eta g) oinarrietako irizpideen arabera lortutako puntuazio gehigarria jaistea (doktoreen eta emakumeen kopuruak ekarritako puntuazioa).

c) Partzuergoaren osaera, baldin parte-hartzaile batek proiektua uzten badu eta beste batek ordezten badu; horrek derrigorrez bete beharko ditu laguntzen onuradun izateko eskatzen diren betebehar guztiak.

d) Proiektua gauzatzeko aldia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan xedatutakoaren arabera. Luzapena ez da inola ere 2023ko abuztuaren 15etik aurrerakoa izanen.

3. Ez da baimenik eskatu beharko gastua handitzen bada proiektuaren aurrekontuko partida bakoitzean onartutako gastuen % 10 gainditu gabe, eta aurkeztutako frogagirietan arrazoitu beharko dira. Desbideratze horiek ez dira proiektuaren aldaketatzat hartuko, eta ez dute inola ere ekarriko emandako laguntza handitzea.

4. Aldaketa egin aurretik eskatu beharko da baimena, laguntzen fitxaren bidez, kasuan kasuko aldia bukatu baino bi hilabete lehenago gutxienez.

Proiektua koordinatzen duenak eginen du eskaera, eta partzuergoa osatzen duten alde ukitu guztien onarpena jaso beharko du. Koordinatzaileak eskatzen ez badu, edo adierazitako epean eskatzen ez badu, aldaketa ez da kontuan hartuko.

Laguntzak kudeatzen dituen organoak berariaz baimenduko ditu eskatutako aldaketak, gehienez ere bi hilabeteko epean.

14. oinarria.–Diruz lagundutako proiektua justifikatzeko epea eta modua.

1. Onuradunek ondoren azaltzen diren epeetan justifikatu beharko dute proiektua. Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte telematika bidez, laguntzen fitxaren bitartez eta fitxa horretan eskura dauden ereduei jarraikiz:

a) 2022ko azaroaren 15era arte (egun hori barne):

Tarteko lehen txostena, lehen aldian proiektuaren helburu teknikoen betetze mailari buruzkoa, onuradunak ordura arte egindako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena gehituta. Ondorio horietarako, egindako gastutzat ulertzen da onuradunak egin duena proiektua gauzatzeko, nahiz eta oraindik ordaindu ez.

b) 2023ko otsailaren 28ra arte (egun hori barne):

Lehen justifikazio partziala: lehen aldiko gastuaren dokumentazio tekniko-ekonomikoa, proiektua abian jartzen denetik 2022ko azaroaren 15a arte egin eta 2023ko otsailaren 28ra arte ordaindutako gastua jasoko duena (hori barne).

c) 2023ko abuztuaren 15era arte (egun hori barne):

Tarteko bigarren txostena, proiektuaren helburu teknikoen betetze mailari buruzkoa, onuradunak bigarren aldian (2022ko azaroaren 16tik 2023ko abuztuaren 15era arte) eta ordura arte egindako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena gehituta. Ondorio horietarako, egindako gastutzat ulertzen da onuradunak egin duena proiektua gauzatzeko, nahiz eta oraindik ordaindu ez.

d) 2023ko irailaren 15era arte (egun hori barne):

Azken justifikazioa: dokumentazio tekniko-ekonomikoa, non jasoko baita zenbateko gastua egin den bigarren aldian, 2022ko azaroaren 16tik 2023ko abuztuaren 15era bitartean. 2023ko irailaren 15era arte dago gastu hori ordaintzeko (egun hori barne).

Azken justifikazioarekin batera, 17. oinarriko lehenbiziko apartatuko a) eta b) letretako dokumentazioa aurkeztuko da, bai eta proiektuan sortutako datuak ere.

2. Onuradunek, justifikazio partzialarekin eta azkenekoarekin batera, frogagiri guztiak eta justifikazio kontu bat ere aurkeztu beharko dituzte, auditorearen txostena gehituta, bat etorriz Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 17ko 136/2013 Foru Aginduan xedatutakoarekin (2013ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 13koa), egindako gastu diruz lagungarriak xehatuta eta, zein den kasua, proiektuari egozten ahal zaizkion diru-sarrerak ere bai.

Auditatzen duenak egiaztatuko du entitatearen jarduera ez-ekonomikoei dagozkiela gastuak, eta, bidezkoa bada, inbertsioen egiaztapen materiala eginen du, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 29. artikuluarekin bat. Auditoretzako txostenaren edukia laguntzen fitxan ezarritakoa izanen da.

Auditoretzako txostenetatik eratorritako gastuetarako 1.200 euro emanen dira gehienez onuradun bakoitzeko. Gastu hori 5.1.g) oinarrian deskribatu den “Bestelako gastuak” izeneko apartatuari egotziko zaio.

15. oinarria.–Laguntzen ordainketa.

1. Laguntza lau unetan ordainduko da, hurrengo taulan adierazitako moduan:

PROIEKTUA GAUZATZEKO URTEAK

LAGUNTZAREN ORDAINKETA

Tarteko lehen txostena

Lehenbiziko justifikazio partziala

Tarteko bigarren txostena

Azken justifikazioa

2022

a) Konturako lehen ordainketa

-

-

-

2023

-

b) Lehen aldiaren likidazioa

c) Konturako bigarren ordainketa

d) Bigarren aldiaren likidazioa

a) Konturako lehenbiziko ordainketa: 14. oinarrian aurreikusitako tarteko lehen txostena aurkeztu ondoren, aitortutako gastuari dagokion laguntza ordainduko da.

b) Lehen aldiaren likidazioa: une horretan likidatuko da aurkeztu den lehen aldiko gastu justifikazioa. Proposamenari proiektuaren bilakaera zientifiko-teknikoaren balorazio positiboko txosten bat erantsiko zaio, non adieraziko baita onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea dakarten betebeharrak betetzen dituztela.

c) Konturako bigarren ordainketa: aurreikusitako tarteko bigarren txostena aurkeztu ondoren, aitortutako gastuari dagokion laguntza ordainduko da.

d) Bigarren aldiaren likidazioa: une horretan likidatuko da 2022ko azaroaren 16tik proiektua bukatu arte (beranduenez 2023ko abuztuaren 15ean) egindako gastuei dagokien justifikazio aurkeztua.

Proposamenari proiektuaren bilakaera zientifiko-teknikoaren balorazio positiboko txosten bat erantsiko zaio, non adieraziko baita onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea dakarten betebeharrak betetzen dituztela.

Konturako ordainketek onuradunari azkenean dagokion dirulaguntza gainditzen badute, dirulaguntzaren azken likidazioaren ebazpenean eskatuko da ordaindutako soberakina itzul dadila, kasuan kasuko berandutze-interesekin batera.

Betiere, 60.000 eurotik gorako dirulaguntza jasotzen duten proiektuetan, S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuak egiaztapen materiala eginen du azken likidazioaren aurretik.

2. Ordainketaren ebazpenak sei hilabeteko epean emanen dira gehienez, inbertsioa frogatzen duen dokumentazioa aurkezten denetik hasita.

16. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza ematen dela jakinarazi eta hilabeteko epean, dirulaguntzen onuradunek gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute telematikoki, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduaren araberakoa. Adierazpen hori beti aurkeztu behar da, gardentasun betebeharra izan (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluko baldintzak betetzeagatik) edo ez izan (kasu honetan inguruabar hori adieraziko da adierazpenean).

3.c) artikuluko baldintzak betetzen dituztenek ez badute betetzen foru lege horren 12.4 artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra, ezin izanen da ordaindu onartutako dirulaguntza, eta, kasua bada, aurrerakina itzuli beharko da.

b) Laguntza emateko ebazpenean aurreikusi bezala gauzatzea diruz lagundutako proiektuak, eta proiektu horiek 14. oinarrian ezarritako moduan eta epean justifikatzea.

c) Proiektuan adierazitako helburu zientifiko-teknikoak, dirulaguntza onartzea ekarri zutenak, betetzea. Laguntzak kudeatzen dituen organoak egiaztatuko du ea betebehar hori bete den, proiektua bukatutakoan.

d) Diruz lagundutako proiektuaren emaitzak zabaltzea 17. oinarrian adierazitako moduan.

e) Kontabilitate sistema bereizi bat edukitzea, edo kontabilitate kode egoki bat, proiektuarekin zerikusia duten transakzio guztiei dagokienez.

f) 18. oinarrian adierazitako betebeharrak betetzea, EGEF funtsen onuradun izanez gero.

g) Emandako laguntzei uko eginez gero, horren berri ematea S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuari.

h) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharretako bat betetzen ez bada, emandako laguntza kobratzeko eskubidea galduko da, aldez aurretik kobratutakoa itzuli beharko da edo, kasua bada, osorik itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da. Zehazki:

a) Gauzatutako proiektua txikiagoa bada laguntza emateko ebazpenean onartutako aurrekontuaren % 65 baino, ordaindu beharreko laguntza koefizienteaz (C) biderkatuko da, emandako proiektuaren gainean gauzatutako proiektu osoaren aurrekontuaren arabera (PE), biak ehunekotan adierazita, honako adierazpen hauekin bat:

C = 2 × PE - 30

Azalpena: PE = gauzatutako aurrekontua/emandako aurrekontua.

b) Aurrekontuaren % 30etik behera gauzatu bada, deklaratuko da onartutako laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela, eta eskatuko da ordaindutakoa itzultzeko.

17. oinarria.–Proiektuaren emaitzen zabalkundea.

1. Laguntzen entitate onuradunek ondoko jarduketa hauek egin beharko dituzte diruz lagundutako proiektuaren emaitzak zabaltzeko:

a) Proiektuaren emaitzen inkesta betetzea, laguntzen fitxan prest egonen dena. Inkesta horretatik, emaitza agregatuak emanen dira aditzera soilik, helburu estatistikoetarako.

b) Diruz lagundutako proiektuaren nondik norainokoari eta emaitzei buruzko dokumentu idatzia aurkeztea.

c) Proiektua zabaltzeko eta sustatzeko plan bat gauzatzea, gutxienez honako hauek jasoko dituena:

1. Proiektua aurkezteko ekitaldi publikoak, proiektuaren hasieran, gauzatzearen erdian eta amaieran.

2. Agerpenak hedabideetan.

3. Multimedia-materiala egitea, aurkezpeneko eta amaierako proiektuaren bideoa barne, emaitzak erakutsiz.

4. Materiala sare sozialetan zabaltzea (twitter, instagram, youtube eta linkedIn).

5. Enpresa- edo lanbide-sare eta -foroetan parte hartzea, Estatukoak edo Europakoak izan, networking edo prestakuntza jardueretan, etab.

d) Diruz lagundutako proiektuaren bideo bat aurkeztea, bertan jasota, gutxienez ere, parte hartzen duten entitateen eta ikertzaile taldearen aurkezpena, proiektuaren helburuak eta lortu diren emaitzen deskripzioa, argitara eman dadin.

e) Proiektuaren argitalpen bat edo aipamen publiko bat eginez gero, adierazi beharko da Nafarroako Gobernuak finantzatua dela REACT funtsen bidez.

2. Proiektuaren azken justifikazioarekin batera aurkeztu beharko da aurreko apartatuko a), b) eta d) letretan adierazitako dokumentazioa.

3. 1. apartatuko b) eta c) letretan aipatu diren dokumentua eta bideoa Nafarroako Gobernuaren Atarian (www.nafarroa.eus) zabalduko dira.

4. Nolanahi ere, proiektuaren emaitzak zabaltzeko materialetan ez da emakumea diskriminatzen duen irudirik azalduko, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta rol aniztasuna sustatuko dira. Halaber, hizkera sexista erabiltzea saihestuko da diruz lagundutako proiektuaren gainean prestatzen den dokumentazio guztian.

18. oinarria.–Europar Batasuneko Egiturazko Funtsen kofinantzaketa.

1. Oinarri arautzaile hauetan jasotako laguntzak REACT EB baliabideekin batera finantzatzen ahal dira, % 100eko tasarekin, Nafarroako 2014-2020 EGEF Programa Eragilearen “BH REACT EB 4. Ekonomia berderanzko trantsizioa bultzatzen duten inbertsioak laguntzea” Berariazko Helburuaren bidez, Europar Batasunak COVID-19aren pandemiari emandako erantzunaren barruan.

2. Laguntzen onuradunek honako jarduera hauek egin beharko dituzte:

a) EGEFen ekarpena jendaurrean paratzea, web-orrian ondoko esaldia ikusgai jarriz, diruz lagundutako proiektuak irauten duen bitartean gutxienez:

“Enpresa/entitate honek % 100ean REACT baliabideekin batera finantzatutako laguntza jaso du, Nafarroako 2014-2020 EGEF Programa Eragilearen bidez, “BH REACT EB 4. Ekonomia berderanzko trantsizioa laguntzen duten inbertsioak laguntzea” Berariazko Helburuaren bidez, Batasunak COVID-19aren pandemiari emandako erantzunaren barruan”, honako logotipo honekin batera:

F2210272_0.pdf

Era berean, DIN A3 neurriko kartel bat ikusgai jarri beharko du, informazio bera emanez, proiektuak irauten duen bitartean gutxienez.

b) EGEFen dirulaguntza jasotzeak berarekin ekarriko du inplizituki onartzea enpresa/entitatea sartuko dela Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Europako Erkidegoko Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian argitaratuko den zerrenda batean (https://www.fondoseuropeos.hacienda.gob.es/sitios/dgfc/es-ES/Paginas/inicio.aspx) programa eragilea kudeatzeko agintaria den aldetik. Zerrenda hori argitaratzearen helburua da gardentasunez jokatzea EGEF baliabideen aplikazioari eta helburuari dagokienez, halaxe xedatu baita 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 115.2 artikuluan.

c) 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 140. artikuluan ezarritakoarekin bat, eragiketen frogagiriak 3 urtez gorde beharko dira, data honetatik hasita: eragiketako gastuen kontuak aurkeztu eta hurrengo abenduaren 31tik aurrera. Laguntzak kudeatzen dituen organoak jakinaraziko du epearen hasiera, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuaren informazioa jasotakoan.

d) Kudeaketaren arloan eraginkorrak diren neurri proportzionalak aplikatzea iruzurrari aurre egiteko: kalitate kontrola eta gardentasuna kontratazioaren arloan, gerta litezkeen interes-gatazken kontrola, faltsutzeen kontrola, etab.

e) Honako hauek egiten dituzten kontrolen menpe jartzea, bai eta kontrol horietan laguntzea ere, kasua bada: Nafarroako Gobernua, Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioa, Europako Batzordea edo Nafarroako, Espainiako edo Europar Batasuneko kontroleko eta fiskalizazioko edozein organo.

19. oinarria.–Laguntzen bateragarritasuna.

1. Deialdi honetako laguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz besteko administrazio publikoek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoak nahiz atzerrikoak izan, gastu berberetarako emandako beste dirulaguntza batzuekin.

Kasu horretan, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 8. artikuluan ezarritako metaketa arauak izanen dira aplikatzekoak.

Betiere, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu egin beharreko jardueraren kostua.

2. Entitate onuradunek aditzera eman beharko diote S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuari proiektuari lotutako beste laguntza batzuk lortu dituztela, laguntza-eskaeran berean, edo kanpoko laguntza jaso bezain laster, eta, betiere, 14. oinarrian ezarritako frogagiriak aurkezterakoan.

20. oinarria.–Jakinarazteko betebeharretik salbuetsitako araubidea.

Laguntzen araubide hau salbuetsita dago jakinarazteko betebeharretik (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 108.3 artikuluan ezarria), betetzen dituelako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. kapituluan eta 25. artikuluan (“Laguntzak ikerketa eta garapen proiektuetarako”) ezarritako baldintzak (erregelamendu horrek merkatu bateratuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria batzuk ezartzen ditu, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz, eta 2014ko L187. Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 26koan).

21. oinarria.–Kenkaria ikerketa eta garapen jarduerak egiteagatik.

Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 61.6 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, deialdiaren ebazpenean adieraziko da ea ikerketa eta garapen jarduerek behar diren betebeharrak eta baldintzak betetzen ote dituzten artikulu horretako kenkaria aplikatzeko.

Ordainketa agintzen duten ebazpenetan benetan egindako gastuak adieraziko dira, I+G gisa kalifikatutako gastuei dagozkienak.

22. oinarria.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

1. Laguntza-eskaera eta aurkeztu beharreko dokumentazio guztia modu telematikoan aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko laguntzen fitxaren bidez.

2. Administrazio egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak telematika bidez eginen dira, entitate eskatzaileen gaitutako helbide elektronikoaren bidez (GEH).

Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskuratu daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoaren helbide berari loturik.

23. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopuruak.

24. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iragarkiaren kodea: F2210272