16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2021eko abenduaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko aurrekontuaren espedientea, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 201. eta 202. artikuluetan eta ondokoetan, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta ondokoetan xedatuarekin.

Erripan (Odieta), 2021eko abenduaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2200331