16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ultzamako, Basaburuko, Odietako, Atezko, Anueko eta Lantzeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2021eko abenduaren 28an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2022ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea ikusgai egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin eta harekin bat heldu diren arauekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Larraintzarren (Ultzama), 2021eko abenduaren 28an.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2200343