16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2021eko abenduaren 1ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mankomunitatearen 2021eko plantilla organikoa, beherago ageri denez; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan ikusgai egon zen, hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter zezaten eta egokiak iruditzen zitzaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez zitzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari dagokionez xedatzen duenarekin.

Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko 284. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20an.

2021EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

LANPOSTUAREN IZENA

KOPURUA

MAILA

OSAGARRIAK

SARBIDEA

ADMINISTRAZIO-EGOERA

Idazkaria

1

A

%29,72, lanpostukoa

%9, lanaldiaren luzapenekoa

Oposizio-lehiaketa

Hutsik

Lan-kontratudunak

LANPOSTUAREN IZENA

KOPURUA

MAILA

OSAGARRIAK

SARBIDEA

ADMINISTRAZIO-EGOERA

Administrari-ofiziala

1

C

%18,36, lanpostukoa

%9, lanaldiaren luzapenekoa

Oposizio-lehiaketa

Hutsik

Administrari laguntzailea

2

D

%17,99, lanpostukoa

%9, lanaldiaren luzapenekoa

Oposizio-lehiaketa

Hutsik

Administrari laguntzailea

3

D

%17,99, lanpostukoa

%9, lanaldiaren luzapenekoa

Oposizio-lehiaketa

Hutsik

Langileen izenen zerrenda.

MAILA

GRADUA

ANTZIN.

OSAG.

MOTA

KARGUA

Senosiain Murguialday, Ainhoa

A

2020-01-02

%38,72

Administrazio-kontratuduna

Idazkaria

Sanz Morrás, M.ª Puy

C

2002-04-01

%27,36

Administrazio-kontratuduna

Administrari-ofiziala

Mendiri García, M.ª Rosa

D

2001-11-19

%26,99

Administrazio-kontratuduna

Administrari laguntzailea

Sainz Leza, Ana M.ª

D

2001-11-19

%26,99

Administrazio-kontratuduna

Administrari laguntzailea

Aguilar Kodesen, 2022ko urtarrilaren 11n.–Mankomunitateko burua, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

L2200405

Iragarkiaren kodea: L2200405