16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2021eko abenduaren 16an egindako bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Mankomunitatearen 2022ko ekitaldiko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Jendaurrean jartzen da, Mankomunitateko Udal Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, interesdunek erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Epe hori igarotzen bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsita geldituko da aurrekontua, eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2022ko urtarrilaren 4an.–Mankomunitateko burua, Nuria Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L2200186