16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2021eko azaroaren 29an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2022ko ekitaldirako aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2021eko 278. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 13an, jendaurrean edukitzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko.

Ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 27.600,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 892.799,41 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretakoak: 50,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 0 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 920.449,41 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 807.553,58 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 87.062,44 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 400,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 18.533,39 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 6.900,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0 euro.

Gastuak, guztira: 920.449,41 euro.

Buñuelen, 2022ko urtarrilaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Úrsula Pardo García.

Iragarkiaren kodea: L2200309