16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBEKO ETA ELGORRIAGAKO UDALEN BATASUNA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren Batzar Delegatuak, 2021eko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Batasunaren 2022eko plantilla organikoa.

Hasierako onespena 2021eko 278. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztul.

Ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, honako hau betetzeko: Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua, martxoaren 17ko Foru Legearen bidez aldatua; abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuak

Idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %68,00 (%31,00, Batasunaren kontu, eta %37,00, Mendietako Biltzarrean idazkari aritzeagatik). Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: OL. Euskararen ezagutza: C1 (ahoz eta idatziz).

Batasuneko herriburua: Doneztebeko Udala. Jarduteko baldintzak: horretaz gain, Bidasoa-Berroaran Mendietako Biltzarrean eta Kokoriko Mendietako Biltzarrean ere idazkari kontu-hartzaile arituko da.

Izenen zerrenda

Saez de Jauregui Urdanoz, Elvira. Maila: A. Administrazio egoera: jardunean.

Donezteben, 2022ko urtarrilaren 4an.–Batasuneko burua, Leire Ortuoste García.

Iragarkiaren kodea: L2200107