16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Egoitza elektronikoa sortzea

Atarrabiako alkateak, bete dadin ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean, eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure entitatearekin komunikatzeko, 1061/2021 Ebazpena eman zuen abenduaren 17an. Haren bitartez ebatzi zuen:

1. Atarrabiako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea https://sedeelectronica.villava.es helbide elektronikoan. Atarrabiako Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4. Ebazpena jakinaraztea Udaleko arlo guztiei, eta argitaratzea Atarrabiako Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.

5. Atarrabiako Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.

Atarrabian, 2021eko abenduaren 31n.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2200054