16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UZTARROZE

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Uztarrozeko Udalak, 2021eko abenduaren 20an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Uztarrozen, 2022ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Jone Alastuey García.

Iragarkiaren kodea: L2200534