16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UZTARROZE

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Uztarrozeko Udalak, 2021eko abenduaren 20an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022ko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201., 202. eta hurrengo artikuluetan eta horiekin bat heldu diren arauetan xedatutakoarekin.

Uztarrozen, 2022ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Jone Alastuey García.

Iragarkiaren kodea: L2200528