1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, Rinacon Gestion SLk sustaturik.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aditzera ematen da espediente horretako dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.
Espedientearen kodea | 0001-0056-2021-000004 |
Instalazioa | Hondakinak kudeatzeko planta |
Sailkapena | 17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | 1. eranskina / 5.1 taldea – |
E.L.D. Abenduaren 16ko 1/2016 | – |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | – |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | II. eranskina / 9. multzoa. Beste proiektu batzuk. d) Txatarra biltegiratzeko, ibilgailu baztertuak metatzeko eta ibilgailuak desegiteko eta deskontaminatzeko instalazioak, industrialde bateko nabearen barruan egiten ez direnak, edo edozein edukiera dutenak jarduera kanpoan edo industrialdeetatik kanpo egiten bada. |
Titularra | RINACON GESTION SL |
Tokia | 1. poligonoa, 10. lurzatia |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 584.954,000 eta Y: 4.693.742,000 |
Udalerria | CÁRCAR |
Proiektua | Hondakinak kudeatzeko planta |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz. |
Dokumentazioa kontsultatzeko interneteko helbidea | http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Empresa/Documentacion+en+Informacion+Publica.htm |
Iruñean, 2021eko abenduaren 20an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F2117873