16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2021eko urriaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, hasierako onarpena eman zien 11., 18., 20. eta 23. ordenantza fiskaletan egindako aldaketei eta 11., 12., 19. eta 23. ordenantza fiskalen eranskinei.

Horien hasierako onarpena 2021eko azaroaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (256. zk.), eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkezteko 30 egun balioduneko epea igarota ez denez bat bera ere aurkeztu, behin betiko onartu dira.

Ondoren, ordenantza horien testu osoa argitaratzen da, jende guztiak horren berri izan dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea betez.

Tafallan, 2021eko abenduaren 27an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

11. ORDENANTZA FISKALA:
HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEAGATIKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea hilerriko berariazko zerbitzuak ematea da.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Zerbitzuaren eta/edo hilobiaren emakida eskatzen duen pertsona natural edo juridikoak ordaindu beharko du dagokion tasa, subjektu pasibo gisa.

Hilerria apaindu, garbitu, zaindu eta babesteko zerbitzu orokorrerako (6. epigrafea), hobien edo panteoien jabeak izanen dira, eta, beraz, ez dagokie emakiden esleipendunei.

Zerga-oinarria eta tarifak

4. artikulua. Zerga-oinarria zehazteko, zerbitzuen izaera desberdina hartuko da kontuan, Ordenantza honen tarifen eranskinean adierazitako zenbatekoaren arabera, ondoren adierazten diren kontzeptuei dagokienez:

1. epigrafea.–Ehorzketak eta lurperatze-eskubideak.

2. epigrafea.–Gorpuak lurpetik ateratzea.

3. epigrafea.–Gorpuzkiak hilerrian bertan lekualdatzeko eskubideak.

4. epigrafea.–Panteoi, horma-hobi eta lurreko hondakinak garbitzea.

5. epigrafea.–Horma-hobien, kolunbarioen eta panteoietarako lurren emakidak.

6. epigrafea.–Hilerria apaindu, garbitu, zaindu eta babesteko zerbitzu orokorrak.

5. artikulua. Tasak zerbitzuren bat eskatzen den unean sortuko dira, 6. epigrafean adierazitakoak izan ezik. Horien sortzapena zergaldiaren lehen egunean eginen da, urte naturalean, eta haien kuota murriztezina edo hainbanaezina izanen da.

Tarifen errekarguak eta murriztapenak

6. artikulua. Hilerri honetako beste hilobi batzuetatik heldu diren gorpuzkiak nitxo batean ehortziz gero, lekuz aldatzeko eskubideen tasak ordaindu beharko dira. Beraz, ez dira kobratuko hobitik atera eta ehorzteagatik. Gorpuzkiak beste hilerri batzuetatik badatoz, ehorzketari dagokion tasa bakarrik ordainduko da.

7. artikulua. Errausketetatik datozen errautsek, hilotzenak zein gorpuzkienak, ordenantza honen ondorioetarako, gorpuzkiak ehorzteko tratamendua izanen dute.

Kudeatzeko arauak

8. artikulua. Hilotzak hilerrira eramaten dituzten hileta-ponpen enpresek dagozkien hilerri-eskubideak likidatuko dituzte dagokien udal-bulegoan, eta horien ordainagiria emanen zaie. Hilerriko enkargatuak, enplegatuak edo arduradunak eskatuko du dagokion ordainagiria aurkeztea gorpua aurkeztean. Salbuespen dira larrialdi larriko kasuak edo udal bulegoetan jaieguna bada; kasu horretan, enplegatuak behar bezalako oharra eginen du, eta informazioa dagokion negoziatuari bidaliko dio, dagokion ordainarazpena egin dezan.

9. artikulua. Garbitzeko edo hondakinak lekualdatzeko zerbitzuak emateko interesa dutenek dagokien udal-bulegora jo beharko dute zerbitzu horiek eskatzeko, eta dagozkien eskubideak ordaindu beharko dituzte, ordaindu izanaren ordainagiria emanez. Enkargatuak, enplegatuak edo hilerriko arduradunak dagokion ordainagiria aurkezteko eskatuko du zerbitzu horiek eman aurretik.

10. artikulua. Urtero, eta urte bakoitzeko urtarrilaren lehena erreferentziatzat hartuta, udal-hilerrian dauden hobi, panteoi eta hilobi guztien errolda egingo da. Horren arabera ordainaraziko dira zerbitzu orokorrak emateko tasak.

11. artikulua. 4. artikuluaren 6. epigrafean aurreikusitako tasen kasuan, diru-bilketa urtero eginen da Udalak egokitzat jotzen duen unean. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean xedatutakoaren arabera, horien ondoriozko tributu-zorrak “jakinarazpenik gabekoak” izanen dira. Borondatezko ordainketa-aldia ediktu bidez iragarriko da, eta Udaletxeko iragarki-taulan jarriko da ikusgai. Nolanahi ere, “Ordainketa-abisuak” bidali ahal izanen dira, eta horiek informazio gehiagorako baino ez dute ondoriorik izanen.

12. artikulua. Ondoriozko kuotak 30 egun balioduneko epean ordaindu beharko dira, ediktu hori argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

13. artikulua. 10 urterako nitxoen aldi baterako lagapenak aldez aurretik luzatu ahal izanen dira lagapenaren edozein unetan, gehienez ere bi luzapen eginez.

Arau-hausteak eta zehapenak

14. artikulua. Arau-hausteari, tributazioari eta dagokion zehapenari dagokienez, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoa beteko da.

Xedapen osagarriak

15. artikulua. Ordenantza honetan aurreikusita ez dagoen orotan, Hilerriko Erregelamendua eta Hiletetako Osasun-Poliziaren xedapenak hartuko dira arau osagarri gisa”.

ERANSKINA
HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEAGATIKO TASAK ARAUTZEN DITUEN
11. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFAK

Tarifak 2022

I. Epigrafea.–Ehorzketak eta lurperatze-eskubideak.

ERRAUTSAK

(euroak)

HILOTZAK

(euroak)

Lurpean/kolunbarioan

37,20

46,55

Nitxoan

74,95

93,80

Panteoian

112,25

140,30

II. Epigrafea.–Gorpuak lurpetik ateratzea.

EUROAK

Hilotzak

103,15

Gorpuzkiak

64,75

III. Epigrafea.–Lekualdatzeko eskubideak (ez da lurpetik ateratzerik edo ehorzketarik kobratuko).

HELMUGAREN ARABERA

EUROAK

Lurpean/kolunbarioan

46,55

Nitxoan

93,80

Panteoian

140,30

IV. Epigrafea.–Garbitzeko eskubidea.

EUROAK

Kolunbarioan

46,55

Nitxoan

93,80

Panteoian (gorpuzki bakoitzeko)

140,30

V. Epigrafea.–Horma-hobien, kolunbarioen eta panteoietarako lurren emakidak.

a) Panteoiak:

EUROAK

75 urterako panteoietarako lurren emakida

2.815,50

b) Nitxoak:

EUROAK

10 urterako aldi baterako lagapena

356,35

Luzapen bakoitza 10 urterako

469,30

75 urteko emakida

3.050,00

c) Kolunbarioak:

EUROAK

10 urterako aldi baterako lagapena

178,20

Luzapen bakoitza 10 urterako

234,60

VI. Epigrafea.–Zerbitzu orokorrak ematea.

EUROAK

1. Panteoia

99,30

2. Panteoia

74,85

3. Panteoia

51,90

4. Panteoia

37,85

5. Panteoia

24,25

6. Panteoia

7,50

Nitxoak

7,50

Kolunbarioak

5,40

ERANSKINA
KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEAGATIKO TASAK ARAUTZEN DITUEN
12. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFAK

I. Epigrafea.–Ereta kirolgunea Tarifak 2022.

EUROAK/ORDU

Tafallako kirol klubentzako pilotalekua

3,85

Futbitorako edo saskibaloirako pilotalekua (dutxak barne)

13,20

Pilotarako pilotalekua (dutxak barne)

9,40

Frontoiko dutxak

1,45

Squash (dutxak barne)

4,55

Dutxak

1,45

Tenisa, 18 urtetik gorakoentzat

3,00

Rokodromoa

1,55

Argi-fasea (6 arte)

2,15

II. Epigrafea.–Laboral kiroldegia.

EUROAK/ORDU

Kiroldegia (Futbola)

13,15

Tafallako klubentzako kiroldegia

3,85

Argiztapena

8,50

III. Epigrafea.–San Francisco futbol zelaia.

EUROAK

Urteko tasa

598,60

(Baldin eta hitzarmena badago utzi zaion klub batekinharen erabilerak bertan araututakoa bete beharko du).

IV. Epigrafea.–Futbol zelaia Zidakos hiriko trofeoa.

EUROAK/ORDU

Kluben zelaiak

3,85

Zelaia

12,00

Argiztapena

29,20

V. Epigrafea.–Atletismo pista.

EUROAK/ORDU

Kluben pistak

3,85

Pista

12,00

Argiztapenak

6,50

Dutxak

1,45

VI. Epigrafea.–Eskualdeetako pilotalekua.

EUROAK/ORDU

Talde ez federatuak

7,60

Kluben pilotalekuak

3,85

Pilotalekua “Gurasoak” (argiztapena soilik)

-

Argiztapena

5,90

Dutxak

1,45

VII. Epigrafea.–Instalazioak erabiltzea kirolez bestelako jardueretarako (Ereta KG etaLaboral kiroldegia).

EUROAK

Jarduerarako sarrera kobratzen denean edo instalazioaren erabiltzailearentzat anolatutako jarduera etekin gisa hartzen bada (+ argi-gastua)

213,95

Sarrera kobratu gabeko jarduerak (+ argi-gastuak)

136,05

–Fidantza: 458,25 euroko fidantza ezartzen da instalazioak erabiltzeagatik gerta daitezkeen kalteak konpontzeko.

VIII. Epigrafea.–Belar artifizialeko futbol zelaia.

ARGIRIK GABE

(euroak/ordu)

ARGIAREKIN

(euroak/ordu)

A ZELAIA

Fútbol 7

22,65

34,05

Fútbol 11

39,65

45,30

B ZELAIA

Fútbol 7

12,00

17,00

Fútbol 11

20,00

22,65

IX. Epigrafea.–Tafallako kirol-klubetan federatutako kirolarieri aplikatu beharreko banakako tasa.

Hileko tasa hau aplikatuko da:

2011. urtean eta ondorengoetan jaiotako kirolariak

3,10 euroak/hil

2010 eta 2005 urteen artean jaiotako kirolariak

4,15 euroak/hil

2004. urtean eta aurrekoetan jaiotako kirolariak

8,30 euroak/hil

Tasa hauek kirolarien kontuan zordunduko dira hiru hilean behin, honako epe hauetan:

1. epea

Urtarrila (urtarrila-maiatza)

2. epea

Iraila (iraila-abendua)

X. Epigrafea.–Kirol eskolak.

EUROAK

Kirol eskolak

37,20

Atletismoa

37,20

Irristaketa

1 egun/aste

30,00

2 egun/aste

52,75

Irristaketa helduentzat

1 egun/aste

32,05

2 egun/aste

63,10

Kirol eskola

1 egun/aste

37,20

2 egun/aste

50,70

Eskalada ikastaroa

38,25

Bestelako ikastaroak

38,25

Ikastaroen kenkariak:

a) Gazte Txartela.

b) Familia ugariak.

c) Guraso bakarreko familiak.

Bi kasuetan, %20ko deskontua izanen dute Udalak antolatutako ikastaroen tasetan.

18. ORDENANTZA FISKALA:
IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO, IBILGAILUAK GELDITZEKO ETA EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen 7. ataleko IV. kapituluko lehen tituluan xedatutakoaren arabera, eta lege horren 12. artikuluan jasotako baimenaren arabera.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Zergapeko egitatea da ibilgailuak espaloietatik sartzea, bai eta bide publikoa erreserbatzea ere, aparkaleku esklusiborako, ibilgailuen geldialdirako eta edozein motatako salgaien zamalanetarako.

Ekarpenak egiteko betebeharra

3. artikulua. Tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean izango da, eta zergaldia urte naturala izango da, erabilera pribatiboaren edo aprobetxamendu bereziaren hasiera edo amaiera kasuetan izan ezik; kasu horretan, zergaldia inguruabar horretara egokituko da, kuota hiruhileko naturaletan hainbanatuta.

Erabilera edo aprobetxamendua urte naturala hasi ondoren egiten denean, horiek garatzen diren hiruhileko guztiengatiko tasa eskatuko da.

Erabilerari edo aprobetxamenduari uzten zaionean, kuota dagokion hiruhileko naturalean edo naturaletan hainbanatuko da, uzten den hiruhilekotik aurrera.

Hiruhileko berean aprobetxamendu berari baja ematen zaionean eta alta ematen zaionean, hiruhileko horretako tasa aldi horren hasieran likidatuko zaio aprobetxamenduaren titularrari. Berdin jokatuko da lizentzia eskualdatzen bada.

Erabilera edo aprobetxamendu berezia eragozten duten udal-obren kasuan, zergaldia murriztu eginen da zuinketa-aktaren eta harrera-aktaren (biak barne) daten arteko hilabeteetan.

Erabilera edo aprobetxamendu berezia eragozten duten hondamendi naturalen kasuan (uholdeak eta beste batzuk), zergaldia, oro har, hiruhileko batez murriztuko da, eta hilabeteka handitu ahal izanen da, dagokion justifikazioaren ondoren.

Oraintzera behartuak

4. artikulua. Tasa ordaintzera behartuta daude, zergadun gisa, pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik ez izan arren unitate ekonomikoa edo ondare bereizia osatzen duten erakundeak, baldin eta tokiko jabari publikoa partikularren onurarako erabiltzen edo aprobetxatzen badute, ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuren baten arabera.

Ibilgailuak espaloietatik sartzeagatik aprobetxamendu berezia egiten den kasu espezifikoan, zergadunaren ordezkotzat hartuko dira ibilgailu-sarrera horiek sartzen diren finka eta lokalen jabeak, eta, hala badagokio, onuradunen gaineko kuotak jasanarazi ahal izanen dituzte.

Ordenantza honetan jasotako erabilera pribatiboari edo aprobetxamendu bereziei dagozkien tasak, hornidura-zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egiten badituzte, kasuan kasuko ordenantza fiskalaren edo horiek arautzen dituzten udal-akordioen mende egonen dira.

Oinarriak, motak eta tarifak

5. artikulua. 1. Espaloitik igarotzearen bidezko aprobetxamenduen kasuan, Ordenantza Fiskal honen Eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria honako hauek zehaztuko dute: erabilitako pasabidearen zabalera metroak, gehieneko edukiera duten plazen kopurua eta kalearen kategoria edo eremu fiskala, kasuaren arabera.

2. Espazio-erreserbaren kasuetan, erreserbatutako eremuaren luzera eta kalearen kategoria fiskala hartuko dira oinarritzat.

6. artikulua. Aplikatu beharreko kuotak Ordenantza Fiskal honen Eranskinean agertzen direnak dira.

Kudeaketa-arauak

7. artikulua. Lizentziak emateko kasuan kasuko Arauan xedatutakoaren arabera arautuko da lizentziak ematea.

8. artikulua. Espaloitik ibilgailuak errazago igaro ahal izateko zintarria jaisteko obrak egin behar direnean, “Erabilera publikoko lurretan zangak, kalikatak eta kalak irekitzeagatiko eta bide publikoko zoladura edo espaloiak mugitzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalak” ezartzen dituen tasak eta fidantzak ordaindu beharko dira.

Gordailuak indarreko araudia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatiko zehapenei eragin ahal izanen die. Fidantza itzultzeko, aldez aurretik txostena egin beharko dute Udaltzaingoak eta kasuan kasuko Zerbitzu Teknikoek, trafikoari eta segurtasunari buruzko arauak, lizentziaren baldintzak eta zoladura behar bezala konpondu dela egiaztatzeko.

9. artikulua. Ibilgailuak espaloietatik pasatzeko eta lekua erreserbatzeko lizentziak eman ondoren, titularrak dagokien Erroldan sartuko dira.

10. artikulua. Udalak emanen ditu seinaleztapen-diskoak, IV. epigrafean ezarritako tasa ordainduta, eta lizentziaren titularraren kontura izanen da horiek jartzea, kontserbatzea, birjartzea, hala badagokio, eta behin erabilera edo aprobetxamendua amaitutakoan kentzea.

11. artikulua. Lizentziaren titularrek erroldan baja eman beharko dute behin erabilera edo aprobetxamendua amaitutakoan, eta zintarria eta espaloia jatorrizko egoeran jarri beharko dituzte, baita seinaleztapen-diskoak kendu ere. Bestela, aprobetxamenduak bere horretan jarraituko du zintarria eta espaloia aldatu eta seinaleztapen-diskoak kendu arte.

12. artikulua. Udal Ikuskaritza eta Udaltzaingo Zerbitzuek Udalari emanen diote pasabide-lizentziarik izan gabe aprobetxamendua egiten ari diren lokal edo espazio guztien berri.

TARIFEN ERANSKINA,
HERRIKO JABARI PUBLIKOKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN
19. ORDENANTZA FISKALARI DAGOKIONA

Tarifak 2022

I. Epigrafea.

1. Erregai-deposituak eta monolitoak

207,35 euroak/urte

2. Mahaiak eta aulkiak:

Urte osoa: aprobetxamendu-aldia edozein dela ere (Zaindariaren jaiak barne)

–Nafarroako Plaza

–Gainerako kale eta plazak

39,25 euroak/m²

31,40 euroak/m²

Urtaroa: martxoaren 15etik urriaren 31ra (Zaindariaren jaiak barne)

–Nafarroako Plaza

–Gainerako kale eta plazak

35,70 euroak/m²

28,55 euroak/m²

Zaindariaren jaietan bakarrik instalatzen direnean.

–Nafarroako Plaza

–Gainerako kale eta plazak

16,30 euroak/m²

13,05 euroak/m²

3. Salmenta automatikoko aparatuak, jolas-makinak, haur-jokoak eta antzekoak

57,55 euroak/urte

4. Kioskoak, “gurdiak” eta gaztaina-postuak

35,00 euroak/hil

5. Banku entitateen kutxazain automatikoak, bideoklubak, vending-a, etab., bezeroak kaletik erabiltzen dituenak

57,55 euroak/urte

6. Txurro-dendak

1,65 euroak/m²/egun, gutxienez

11,70 euroak/egun

7. Tirapitxona eta/edo antzekoak

1,65 euroak/m²/egun, gutxienez

8,75 euroak/egun

8. Karruselak eta/edo antzekoak

1,65 euroak/m²/egun, gutxienez

13,05 euroak/egun

9. Aldamioak, aldamio altuak, plataforma mugikorrak, edukiontziak, siloak, hesiak, material-pilaketak eta bestelakoak:

Lehenengo 30 m²

0,60 euroak/eguneta m²

30-100 m²

0,30 euroak/eguneta m²

100 m² baino gehiago

0,15 euroak/eguneta m²

Gutxieneko tarifa

31,00 euroak

10. Garabiak

10,35 euroak/egun

11. a) Barrakak, ikuskizun- edo jolas-instalazioak, elikadura-etxolak, etab., jaiak, azokak edo bestelako gertaerak direla-eta

15,30 euroak/eguneko edo zatikiko /

2 lehenengo m² edo zatikia

10,55 euroak /egunekoedo zatiki / m² soberakin edo zatiki

11. b)

Herriko jaiak: Moderna Plazaren alokairu osoa (Katastroko erref. 35/716/1/1: 2.163,54 m²)

4.000,00 euroak

Azokak: Moderna Plazaren alokairu ososa (Katastroko erref. 35/716/1/1: 2.163,54 m²)

2.000,00 euroak

11. c)

Zirkoak (Azoka-eremua)

0,00 euroak

Talka-autoak (Moderna Plaza)

17,00 euroak/egun

Zaldiko-maldiko (Nafarroako Plaza)

11,00 euroak/egun

Kontraprestazio gisa sarreren prezioen murrizketa arautzen duen hitzarmenaren kasuan

0,00 euroak/egunedo zatikia / m² gainditzea edo zatikia

12. a) Otsaileko/urriko azoketako eta abuztuko jaiegunetako postuak (6 m²)

57,55 euroak/egun

12. b) Elektrizitatea hartzeagatiko tasa a)

30,70 euroak/azoka/postua

12. c) Artisauak (produktuak eurek egiten dituzte)

15,35 euroak/egun

12. d) Nekazaritzako elikagaien artisauak (haiek lantzen eta/edo ekoizten dituztenak):

30,70 euroak/egun

12. e) Azoka bereziak (ekologikoak, tematikoak... ) eta ekitaldi bereziak otsaila/urriko azoken/jaien barruan:

Aurretiko udal erabakia

12. f) Elektrizitatea hartzeagatiko tasa c), d) eta e)

0,00 euroak

13. a) Zezen-plazako alokairua

13. b) Azoka-barrutiko alokairua

13. c) Kontraprestazio gisa sarreren prezioen murrizketa arautzen duen hitzarmenaren kasuan)

(Bi kasuetan, gutxienez, erantzukizun zibileko asegurua aurkeztu beharko dute egintzarako eta Udalak eskatutako beste edozein agiri)

360,45 euroak/ekitaldia

180,00 euroak/ekitaldia

0,00 euroak/ekitaldia

14. a) Piezometroak eta antzeko prospekzioak

62,05 euroak

14. b) Erakunde ofizialek babesten dituztenean eta ingurumena defendatzea helburu dutenean

0,00 euroak

15. Autobus-markesinen eta beste udal-elementu batzuen publizitate-erabilera:

Finko edo behin-behinean instalatutako iragarkiak, edozein euskarritan

0,50 euroak/ m² eta eguneko

II. Epigrafea.

–Fidantzak: fidantzen zenbateko hauek ezartzen dira irizpide orokor gisa, sor daitezkeen kalteei erantzuteko:

EUROAK

Zirku instalazioa

450,00

Zezen plaza erabiltzea

450,00

Azoka-esparruaren erabilera

450,00

Azoka-esparruko taberna erabiltzea

450,00

20. ORDENANTZA FISKALA:
HERRIKO JABARI PUBLIKOAN INTERES OROKORREKO HORNIDURA ZERBITZUAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEN APROBETXAMENDU BEREZIAREN TASA ARAUTZEN DUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen 7. ataleko IV. kapituluko lehen tituluan xedatutakoaren arabera ezartzen da, eta lege horren 12. artikuluan jasotako baimenaren arabera.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Zergapeko egitatea da tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egitea, lurzoruan, hegaldian eta lurpean, energia elektrikoa, ura, gasa edo beste edozein fluido, telefonia finkoa, telefonia mugikorra eta komunikazio elektronikoko beste zerbitzu batzuk eroateko lineak, kableak, palomillak, amarralekuak, banaketa- edo erregistro-kutxak, transformadoreak, basareak eta abar erabiliz.

Ordenantza honetan araututako tasa ordaintzeak esan nahi du udal bide publikoetako lurzoruan, lurpean edo hegalkinean egindako erabilera pribatiboaren edo aprobetxamendu bereziaren ondoriozko beste tasa batzuk ez direla ordainaraziko, beste ordenantza batzuetan araututako hornidura-zerbitzuak emateko beharrezkoak badira.

Hala ere, tasa hau bateragarria izanen da toki-eskumeneko zerbitzuak emateagatik edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeen beste tasa batzuekin, baldin eta enpresa horiek subjektu pasibo izan behar badute.

Ekarpenak egiteko betebeharra

3. artikulua. Tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean izango da, eta zergaldiak urte naturala hartuko du, aprobetxamenduak hasi edo bertan behera uzten diren kasuetan izan ezik; kasu horretan, zergaldia inguruabar horretara egokituko da, eta, ondorioz, kuota hainbanatuko da.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. 1. Tasa ordaindu beharko dute, zergadun gisa, tokiko jabari publikoko lurzorua, hegalkina edo lurpea modu pribatiboan erabiltzen edo modu berezian aprobetxatzen duten enpresa ustiatzaileek, uraren, gasaren, elektrizitatearen, telekomunikazioen (telefonia finkoa eta mugikorra) eta interes orokorrekoa den edo auzotarren zati handi bati eragiten dion antzeko beste edozein zerbitzuren zerbitzuak ustiatzeko.

2. Bereziki, subjektu pasiboak dira komunikazio-sareak ustiatzen dituzten enpresa, erakunde edo administrazio publikoak, zuntz optikoko sistemak, kable bidezko telebista edo beste edozein teknika erabiliz, baldin eta sare edo instalazio horiek tokiko jabari publikoko eremuan instalatuta badaude.

3. Ez dute tasa ordaindu beharrik izanen zerbitzu hori emateko erabiltzen diren sareen titularrak ez diren telefonia mugikorreko operadoreek, nahiz eta erabilera-, sarbide- edo interkonexio-eskubideen titularrak izan. Hornidura-zerbitzuen gainerako kasuetan, subjektu pasiboak izanen dira bai erabilitako sare edo azpiegituren titularrak, bai sare edo azpiegitura horiek erabiltzeko, haietara iristeko edo haietara konektatzeko eskubide baten titularrak.

4. Aurreko paragrafoetan jasota ez dauden sare fisikoen enpresa titularrek dagozkien zerga-ordenantzetan araututako jabari publikoko lurzorua, lurpea eta hegalkina erabiltzeagatiko tasak ordaindu beharko dituzte.

Oinarriak, motak eta tarifak

5. artikulua. 1. Kuota lortzeko tasa aplikatuko den oinarria subjektu pasiboek udalerriaren barruan urtero lortzen duten fakturaziotik eratorritako diru-sarrera gordinek zehaztuko dute.

Zerga-oinarria zehazteko irizpideak ez zaizkie aplikatuko telefonia mugikorreko operadoreei.

2. Fakturaziotik datozen diru-sarrera gordinak izanen dira erakunde bakoitzari egotz dakizkiokeenak, baldin eta erakunde horiek udalerri honetan beren ohiko jarduera garatzeko emandako zerbitzuen kontraprestazio gisa lortu badituzte. Aparteko ekintzek edo jarduerek eragindako diru-sarrerak bakarrik baztertuko dira.

3. Aprobetxamendu berezia baliatzeko subjektu pasiboak inoren sareak erabili baditu, tasaren zerga-oinarria izanen da udalerrian urtero lortutako diru-sarrera gordinen zifra, sarearen titularrari bere sarerako sarbidearen edo interkonexioaren kontzeptuan ordaindu beharreko kopuruetan murriztuta. Sare horien enpresa titularrek kontzeptu horrengatik jasotako zenbatekoak beren diru-sarrera gordinen artean zenbatu beharko dituzte.

4. Ez dira diru-sarrera gordinen artean sartuko, ondorio horietarako, emandako zerbitzuak zergapetzen dituzten zeharkako zergak, ez eta hirugarrenen kontura kobratutako partidak edo kopuruak ere, baldin eta horiek ez badira tasaren subjektu pasiboa den erakundearen diru-sarrera propio bat. Era berean, fakturaziotik sortutako diru-sarrera gordinen artean ez dira sartuko Ekonomia Ministerioko Energia Elektrikoaren Ekoizpen Instalazioen Administrazio Erregistroko 1. edo 2. atalean inskribatuta dauden instalazioetan erabiliko diren hornidura-zerbitzuengatik jasotako zenbatekoak, araubide berezi honen bidez tributatu daitekeen energia sortzeko beharrezko lehengai gisa.

5. Fakturaziotik datozen diru-sarrera gordinak ez dira izanen:

a) Enpresek jaso ditzaketen ustiapeneko edo kapitaleko diru-laguntzak.

b) Kalte-galerengatik eskatutako kalte-ordainak, non eta ez diren konpentsazio edo kontraprestazio 3. paragrafoan zehaztutako diru-sarrera gordinetan sartu behar diren kobratu gabeko kopuruengatik.

c) Diru-sarrera finantzarioak, hala nola interesak, dibidenduak eta antzeko beste edozein.

d) Enpresek beren ibilgeturako egindako lanak.

e) Bere ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideak besterentzetik datozen kopuruak.

6. artikulua. Tasaren zenbatekoa zehazteko, aurreko artikuluan zehaztutako zerga-oinarriari % 1,5 aplikatuko zaio.

Kudeaketa-arauak

7. artikulua. Erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia eginen duten hornidura-zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek aldez aurretik jakinarazi beharko dute, eta dagokion zerbitzua emateko gaitzen duen titulua izan beharko dute.

Erabilera edo aprobetxamendua egiteko obraren bat egin behar denean, enpresek obra-lizentzia izapidetu beharko dute.

8. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak tokiko jabari publikoa suntsitzea edo hondatzea dakarrenean, onuradunak, dagokion tasa ordaintzeari kalterik egin gabe, berreraikuntza- edo konponketa-gastuen kostu osoa itzuli beharko du, eta horren zenbatekoa gordailutu beharko du aldez aurretik.

Gordailu hori ukituak izan daitezkeen ondasun edo instalazioen balioaren arabera eratuko da, horiek zifratzen dituen udal-teknikariak irizpena eman ondoren.

Aprobetxamenduetan nolabaiteko jarraitutasuna edo aldizkakotasuna duten enpresen kasuan, nahiz eta hiria ez den beste leku batzuetan izan, horren ondoriozko administrazio-kudeaketa errazteko, gordailu global bat eratzea hitzartu ahal izanen da. Gordailu hori eskudirutan edo elkarren bermerako sozietate edo kreditu-erakunde batek emandako abal edo fidantza solidarioaren bidez eratu ahal izanen da, eta hitzarmenean zehazten diren aldietan berrikusi ahal izanen da. Aprobetxamenduek ustez eragindako kalteen arabera Gordailuak indarreko araudia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatiko zehapenei eragin ahal izanen die. Fidantza itzultzeko, aldez aurretik aldeko txostena egin beharko da, indarreko araudia, lizentziaren baldintzak eta zoladura behar bezala konpondu dela zorrotz betetzeari buruz.

9. artikulua. 1. Tasaren subjektu pasibo diren hornidura-zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek hiru hilean behin aurkeztu beharko dute udalerrian lortzen dituzten diru-sarrera gordinen aitorpena.

2. Aitorpena aurkeztearekin batera, aitorpena egin behar duten enpresek, aitorpenaren xede den hiruhilekoaren hurrengo hilabetean, dagokion tasa autolikidatu eta Udal Diruzaintzan ordaindu beharko dute, erakunde laguntzailearen bidez edo Tafallako Udalak tasa kudeatzeko atxikitzen dituen hitzarmenetan aurreikusitako moduan eta epeetan.

3. Enpresa horiekin egindako hitzarmenen bidez, aurkezpen-epe laburragoak ezarri ahal izanen dira, bai eta Udalari emandako zerbitzu edo hornidurengatik eska daitezkeen zorrekin konpentsatzeko ordainketa-formulak ere.

4. Tafallako Udalak bat egin ahal izanen du Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioak tasa honen subjektu pasiboa diren enpresekin egindako hitzarmenekin, baldin eta horien helburua tasa kudeatzea eta biltzea erraztea bada.

10. artikulua. Aitorpen-likidazioa aurkezteko edo ordainketa epe barruan egiteko betebeharra ez betetzeak berekin ekarriko du epez kanpo edo premiamendu-bidean egindako errekarguak eskatzea, bai eta ikuskapen-prozedurak hastea eta, hala badagokio, dagokion zehapena ezartzea ere, hori guztia Zergei buruzko Foru Lege Orokorrean eta Kudeaketa, Bilketa eta Ikuskaritzari buruzko Ordenantzan aurreikusitakoaren arabera.

23. ORDENANTZA FISKALA:
APARKATZE MUGATU ETA MURRIZTUKO EREMUETAN TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUAK APARKATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen 7. ataleko IV. kapituluko lehen tituluan xedatutakoaren arabera, eta lege horren 12. artikuluan jasotako baimenaren arabera.

Zergapeko egitatea

2. artikulua. Zergapeko egitatea da:

a) Bizilekua edo merkataria dela egiaztatzen duen txartela ematea (azokako plazakoa, betiere ibilgailu industrialak erabiltzen badituzte), bertan adierazitako ibilgailua aparkaldi mugatuko eremuetan aparkatzeko gaitzen duena, ordutegi-mugarik gabe, betiere txartela haizetakoaren atzean erakusten badu.

b) Trakzio mekanikodun ibilgailuak aparkatzea ordenantza honek mugatutako aparkaleku gisa araututako gune eta ordutegien barruan.

Ekarpenak egiteko betebeharra

3. artikulua.

a) Zerga ordaintzeko betebeharra sortzen da, 2.a) Egiaztagiri-jaulkipena egiteko eskabidea aurkezten denean. Eskabidea ez da tramitatuko aldez aurretik dagokion tasa ordaindu gabe.

b) Zergak ordaintzeko betebeharra sortzen da, 2.b) Aparkaleku mugatuaren erabilera pribatiboa hasten denean.

Ordaintzera behartuak

4. artikulua. Hauek daude tasa ordaintzera behartuta:

a) Pertsona fisikoa, ibilgailuaren titularra, aparkaldi mugatu eta mugatuko eremuetan helbideratuta dagoena, egoiliarra dela egiaztatzen duen txartela lortzeagatik.

b) Ezarritako guneetan aparkatzen duten gidariek, aparkaldi mugatuak irauten duen bitartean, erregulazio-ordutegiaren barruan, aldez aurretik gaikuntza-tiketa hartuta.

23. ORDENANTZA FISKALEKO TARIFEN ERANSKINA,
APARKATZE MUGATU ETA MURRIZTUKO EREMUETAN TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUAK APARKATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak 2022

I. Epigrafea.–Alde zaharreko oinezkoen guneko egoiliarra edo merkataria (azoka).

EUROAK

1.

Urte natural baterako ematen den txartel bakoitzeko

46,00

2.

Lehenengotik aurrera ematen den txartel bakoitzeko, aurreko tarifaren %20 kobratuko da, galera, ibilgailu-aldaketa, sektore-aldaketa eta abarrengatik

3.

Urte natural baterako ibilgailu industriala duten merkatuko merkatarientzako txartel bakoitzeko

551,70

II. Epigrafea.–Gune urdinetan aparkatzea.

1.

20 minutu arte

0,30 euroak

2.

20 minututik aurrera, 5 minutuko frakzio bakoitza, 120 minutura arte gehienez, sektore guztietan

0,05 euroak/ 5 minutuko

III. Epigrafea.–Trafikoari buruzko ordenantzaren 55. artikuluan ezarritako zehapenen arabera, laster ordaintzeagatik.

EUROAK

1.

Ordaindu osteko tarifa (salaketak baliogabetzea):

1.1.

Ondoren ordaintzeko tarifa, tiketean arauzko denboran baino gehiagoan aparkatzeko

4,30

1.2.

Ondoren ordaintzeko tarifa, abonatuaren bikoitza baino gehiagorako aparkatzeko

10,00

1.3.

Tiketik edo gaitzen duen indarreko egoiliar-txartelik gabe aparkatzeko ondoren ordaintzeko tarifa

10,00

Iragarkiaren kodea: L2118161