16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Sartagudako Udalak, 2021eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2021eko 284. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20an, hasierako onespena jendaurrean jartzeko iragarkia, eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki zen.

Ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu ziren Nafarroako Toki Ogasunak).

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 300.041,71 euro.

2.–Zeharkako zergak: 20.000,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 130.500,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 884.194,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 58.230,00 euro.

7.–Kapital transferentziak: 88.000,00 euro.

8.–Finantza-pasiboak: 134.935,59 euro.

Guztira: 2.030.836,00 euro.

GASTUAK:

1.–Langileria-gastuak: 546.400,00 euro.

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 611.300,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 128.050,00 euro.

6.–Inbertsio errealak: 745.086,00 euro.

Guztira: 2.030.836,00 euro.

Sartagudan, 2022ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2200535