16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren 2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Indarra duten xedapenak betez, jendaurrean ikusgai jarri da, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren bulegoetan (Oliveto Kondearen etorbidea 4, 2. ezk.), langileen 2022. urteko plantilla, Udaleko Osoko Bilkurak 2021eko abenduaren 30ean hasiera batez onetsia. Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 10ean.–Lehendakaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2200291