16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

2022ko tarifa fiskalak, herri-lurren kanona eta egutegi fiskala

Orotz-Beteluko Udalak, honako hau erabaki zuen 2021eko azaroaren 17an egindako osoko bilkuran, bete dadin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa:

TASAK

Karga-tasa hauek onestea, 2022ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatzeko. Aurreko urteko tasak bere horretan utzi dira:

–Udal pilotalekua erabiltzeko tasak: 1,5 euro/fitxa.

Ur-horniduraren tasak:

1.–Kuota finkoa kontagailua alokatzeagatik: 7,08 euro urtean + BEZa.

2.–Horniduraren kuota finkoa: 0,93 euro/hilean + BEZa.

3.–Tarifa, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko.

3.1. Etxeetan erabiltzeko horniduragatik.

a) Ekainetik irailera: 0,257 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.

b) Urritik maiatzera: 0,129 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.

3.2. Industrian erabiltzeko hornidura: 0,72 euro/m³ + BEZa + NILSAren kanona.

4.–Kontagailurik ez duten etxebizitzetan: kuota, 10 m³/hiruhileko

5.–Hargune berria hornidura eta saneamendu sareetan: kuota bakarra, 200 euro + BEZa.

–Eremu publikoko lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak: bestetako barrakak: 30 euro.

–Lehen erabilera eta erabilera aldaketa, eraikin eta instalazioetan, oro har: 250 euro bizitegi-unitate bakoitzeko, tipologia kontuan hartu gabe.

HERRI-LURREN KANONA

Ez aldatzea herri-lurren kanonak 2022ko ekitaldirako; hortaz, aurreko urtekoak izanen dira indarrean. Hona hemen:

–Epaitza: 13 euro urtean.

–Lurzatiak: 12 euro urtean.

EGUTEGI FISKALA

Jarraian, aho batez erabakitzen da zergadunaren egutegi fiskala ezartzea 2022ko ekitaldirako, zergak, tasak eta prezio publikoak, aldizka eta borondatez, fakturazio eta kobrantza egunetan ordaintzeko. Hona nola:

–Ura (urritik maiatzera): ekainaren 1etik 30era.

–Ura (ekainetik irailera): urriaren 1etik 31ra.

–Zirkulazioko zerga: otsailaren 1etik 28ra.

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa (lehen seihilekoa): apirilaren 1etik 30era.

–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa (bigarren seihilekoa): azaroaren 1etik 30era.

–Herri-lurretako belarrak: abuztuaren 1etik 31ra.

–Herri lurzatiak: abuztuaren 1etik 31ra.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: urriaren 1etik 31ra.

–Epaitzak: apirilaren 1etik urriaren 31ra.

Orotz-Betelun, 2021eko azaroaren 24an.–Alkatea, Javier Larrea Reta.

Iragarkiaren kodea: L2200220