16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2021eko azaroaren 24an egin osoko bilkuran erabaki zen hasiera batez onestea 2022ko ekitaldirako aurrekontuaren espedientea, eta 2021eko 278. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13an.

Jendaurreko epea igaro eta aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontua, kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 73.870,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 4.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 3.310,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 144.175,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 2.483,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 227.838,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 38.047,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 13.430,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 2.250,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 65.441,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 8.670,00 euro.

Gastuak, guztira: 227.838,00 euro.

Muruzabalen, 2022ko urtarrilaren 4an.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2200149