16. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

2022rako zerga-tasak, tasak, tarifak eta prezio publikoak

Lekunberriko Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2022rako zerga-tasak, tasak, tarifak eta prezio publikoak.

Hasierako onespen hori argitaratu zen 2021. urteko 279. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 14koan, eta jendaurreko aldian ez zen alegaziorik aurkeztu; horrenbestez, onespen-erabakia behin betikoa bilakatu zen.

Jarraituz 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lekunberrin, 2022ko urtarrilaren 5ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

2022KO ZERGA-TASAK

Lurraren kontribuzioa: 0,2944.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga.

1,4 indizea aplikatzea ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei.

Gainbalioa.

Karga-tasa: %25, aplikatzekoa den zerga-oinarriaren gainean.

Sortzapenaren unean lurrak duen balioaren gainean aplikatu beharreko indizeak eta koefizienteak izanen dira Urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak. Foru lege horren bidez, aldatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.

Karga-tasa, %5.

TASAK

ORDENANTZA, ARAUTZEN DITUENA ESTOLDERIA-TASAK

7. artikulua. Onestea jarraian heldu diren tarifak eta tasak:

7.1. Estolderia-tasa: 0,338 euro/m³.

7.2. Estolderiaren gutxieneko tasak:

–0,00 eta 5,00 m³ artean: 2,65 euro hiruhilekoan.

–5,01 eta 10,00 m³ artean: 3,71 euro hiruhilekoan.

–10,01 m³ baino gehiago: 0,338 euro/m³.

ORDENANTZA, ARAUTZEN DITUENA UR HORNIDURAREN PREZIO PUBLIKOAK

5.1. Ur horniduraren tasa:

–Etxebizitzakoa, gutxienekoak:

• 0,00 eta 5,00 m³ artean: 6,33 euro hiruhilekoan.

• 5,01 m³ eta 10,00 m³ artean: 7,43 euro hiruhilekoan.

–Etxebizitzakoa:

• 10,01 m³ eta 66,00 m³ artean: 0,679 euro/m³.

• 66,01 m³ edo hortik gora: 0,937 euro/m³.

–Obretako ura: 1,30 euro/m³.

–Industriarako ura:

• 0-10.000,00 m³: 1,12122 euro/m³.

• 10.001,00-25.000,00 m³: 1,05419 euro/m³.

• 25.001,00-40.000,00 m³: 1,03347 euro/m³.

• 40.001,00-55.000,00 m³: 1,01562 euro/m³.

• 55.001,00 m³ edo hortik gora: 0,94561 euro/m³.

5.2. Hargunearen tasa:

• Etxebizitzakoa: 130,00 euro.

• Industriak: 300,00 euro.

14. artikulua.

1. 5. artikuluan ezarritako ordainarazpenak hiru hilean behin pagatuko dira.

2. Hargunearen tasa, sortzen den unean ordainduko du erabiltzaileak.

TASAK, IBILGAILU ELEKTRIKOAK KARGATZEKO ZUTOINAK JARTZEKO

I. epigrafea.–Lurzoruaren erabilera edo aprobetxamendu bereziak.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak eta bestelako erabilera eta aprobetxamenduak. Tasa kalkulatuko da honako kontzeptu hauek batuz:

–Baimen bakoitzeko edo aprobetxamendu baimengarri bakoitzeko: 50,87 euro.

–Herriko jabari publikoaren benetako erabileragatik: 0,09 euro metro koadroko eta eguneko.

TASAK, EGITEKO EZKONTZA ZIBILAK ETA HILDAKOEN ALDEKO AGUR NAHIZ OMENALDI ZIBILAK

–Ezkontza zibila egiteko: 50 euro.

–Agur nahiz omenaldi zibila egiteko: 50 euro.

Iragarkiaren kodea: L2200189